euskarari ekarriak

1.609 idazle / 4.104 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1564-04-23 / 1616-04-23

William Shakespeare


Shakespeare, William. Poeta, antzerkigile eta aktore ingelesa (Stratford-upon-Avon, 1564 - Stratford-upon-Avon, 1616). Historiako dramagile handiena da aditu askoren arabera. Merkatari aberats baten semea zen eta jaioterrian egin zituen ikasketak. 1582an Anne Hathaway, bera baino zortzi urte zaharragoa zen emakumearekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen. Emaztearekiko harremanak txarrera egin zuten eta ondoko urteetan, 1584tik aurrera, Londresa joan zen eta aktore eta antzerkigile gisa lan egin zuen. Lord Chamberlain-en antzerki konpainian lan egin zuen eta 1588an hasi zen haren ospea zabaltzen. 1610. urtea arte Londresen bizi izan zen eta handik aurrera sorterrira erretiratu zen. n Shakespearen obra. Ez da zehatz ezagutzen zein izan zen haren lehen obra. 1590. urtetik aurrera aurkeztu bide zituen lehen obrak. Antzerki molde guztiak landu zituen. Komediak: The Taming of the Shrew (1593-1594, Piztia menderatua), Love's Labour's Lost (1594-1595, Galdutako amodioen penak), Ingalaterrako erregeen historian oinarrituriko dramak: Henry VI (1589-1592) eta Richard III (1592-1593), eta bere lehen trajedia: Romeo and Juliet (1594-1595). Garai hartako antzerkian erabiltzen ziren osagarriez baliatu zen lehen lanetan. Zorroztasun handia erakutsi zuen pertsonaien ezaugarriak aurkeztean eta maisutasun handiz erabili zuen ingeles hizkuntza, ordu arte ezagutzen ez zitzaion aberastasunaz. XVI. mendeko azken urteetan komediak idatzi zituen batez ere: The Merchant of Venice (1596-1597, Veneziako merkataria) eta Much Ado About Nothing (1598-1599, Zarata handia ezertarako ez), baita antzinako Erromako pertsona handien historia dramak ere: Julius Caesar (1599-1600, Julio Zesar). Komedietan, gorte giroko abentura erromantikoak eta zoritxarreko amodioak landu zituen bereziki; historia lanetan, aginte maila gorenaren bila diharduten gizabanakoen arteko borrokak aurkeztu zituen. Antzerki lan hauek hasierakoak baino konplexuagoak dira maila dramatikoari dagokionez. XVII. mende hasieran idatzi zituen trajedia handienak; lau trajedia nagusi idatzi zituen garai honetan: Hamlet (1600-1601), Othello (1604-1605), King Lear (1605-1606) eta Macbeth (1605-1606). Psikologia azterketa zorrotz baten bitartez, Shakespearek amaiera trajikoan amildu zituen pertsonaia hauek, eta heroiak bukaera hartara ezinbestean zeramatzaten nortasunezko akatsez baliatu zen horretarako. Akats hauek, segurtasun eza (Hamlet), arrazoi gabeko jelosiak (Otelo), umekeriak eta setakeriak (Lear errege) eta neurri gabeko handinahia (Macbeth), erabili zituen pertsonaien barne psikologia eta portaera etikoa azaltzeko. Trajedia hauetako egitura konplexu gorabehera gabeak, poesia molde eta hizkuntza aberatsek eta filosofiaren sakontasunak munduko literaturako lehen mailara eraman zuten Shakespeare. Azken urteetako lanetan batera aurkeztu zituen komediako eta trajediako osagarriak: The Winter's Tale (1610-1611, Neguko Ipuina), The Tempest (1611-1612, Ekaitza). Hasierako lanen ondoan, drama auziaren amaiera aldatu zuen, damuari eta barkamenari bide emanez, eta aurkarien arteko adiskidatzearen aldeko joeraz. 1623an inprimatu ziren lehen aldiz Shakespeare-ren antzerki lanak, eta 1609an haren sonetoak. Ordea, ez da ezagutzen noiz ondu zituen. 154 soneto dira eta zeharka bere harreman pertsonalak adierazten dute. Argitu gabe dago pertsona haiek benetakoak ziren ala ez. Sentimendual eta arte maisutasuna nabarmentzen dira lan honetan. Obra guzti hauez gainera, bi kontakizun poema idatzi zituen: Venus and Adonis (1593) eta Rape of Lucrece (1594, Lukreziaren bahiketa), eta eresi bat: The Phoenix and the Turtle (1601ean argitaratua, Fenix-a eta usapala).

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Sonetoak

itzul.: Juan Garzia

Aztarna, 2015

Uda-gau bateko ametsa

itzul.: Juan Garzia Garmendia

eizie.org, 2014

CXXX. sonetoa

itzul.: Luigi Anselmi

Bertzerenak, 2006

Pamiela

Hamlet

itzul.: Juan Garzia Garmendia

Ibaizabal, 2002

Literatura Unibertsala 100

Shakespeare osoa

itzul.: Ritxi Lizartza

teatro-testuak.com, 1997

Soneto hautatuak

itzul.: Juan Garzia

Alberdania, 1995

Endrike VIII

itzul.: Xabier Mendiguren

Antzerti-78, 1985

Neurriari neurriaz

itzul.: Xabier Mendiguren

Antzerti-79, 1985

Zeuk nahi duzunez

itzul.: Xabier Mendiguren

Antzerti-76, 1985

Richard II

itzul.: Jose Antonio Sarasola / Joanes Urkijo

Antzerti-82, 1985

Julio Zesar

itzul.: Xabier Mendiguren Bereziartu

Antzerti-73, 1985

Intxaur azal baten barruan

itzul.: Puerto de Santa María

, 1983

Dramak

itzul.: Bedita Larrakoetxea

Graficas Eset, 1977

Odol antzerkiak-B

itzul.: Bedita Larrakoetxea

Graficas Eset, 1976

Odol antzerkiak-A

itzul.: Bedita Larrakoetxea

Graficas Eset, 1976

Komediak-A

itzul.: Bedita Larrakoetxea

Graficas Eset, 1974

Komediak-B

itzul.: Bedita Larrakoetxea

Graficas Eset, 1974

Barrena

itzul.: Jon Beiztegi

Olerti, 1969

Neguko Ipuina

itzul.: Eladio Larrañaga

Olerti, 1969

Bi kantu

itzul.: Juan San Martin

Olerti, 1964

Hiru soneto

itzul.: Juan San Martin

Olerti, 1964

Sei amalauko

itzul.: Santi Onaindia

Olerti, 1959

Ekatxa

itzul.: Bedita Larrakoetxea

Euzko-Gogoa, 1959

Lear Errege

itzul.: Bedita Larrakoetxea

Euzko-Gogoa, 1958

Macbeth

itzul.: Bedita Larrakoetxea

Euzko-Gogoa, 1957

66. amalaukoa

itzul.: Bingen Ametzaga

Euzko-Gogoa, 1954

109. Sonetoa

itzul.: Gabriel Aresti

Euzko-Gogoa, 1954

Hamlet

itzul.: Bingen Ametzaga Aresti

Ekin, 1952

Maitagarrien kantua II

itzul.: Bingen Ametzaga

, 1952

Itsaso aurrean, 2006 / Susa

Maitagarrien kantua I

itzul.: Bingen Ametzaga

, 1952

Itsaso aurrean, 2006 / Susa

Lear Erregea

itzul.: Eladio Larrañaga

Euzko-Gogoa, 1951

Neguko ipuina

itzul.: Eladio Larrañaga

Euzko-Gogoa, 1950

Hobigilearen kantua

itzul.: Bingen Ametzaga

, 1947

Itsaso aurrean, 2006 / Susa

Ofeleren kantuak

itzul.: Bingen Ametzaga

, 1947

Itsaso aurrean, 2006 / Susa

Hamleten neurtitzak Ofeleri

itzul.: Bingen Ametzaga

, 1947

Itsaso aurrean, 2006 / Susa

Irritza-Macbeth

itzul.: Toribio Alzaga

Eusko Ykaskuntza, 1926

KRITIKAK

Hamlet – Aritz Galarraga, Berria (2024-12-01)

Sonetoak – Javier Rojo, El Correo (2015-03-07)

Hamlet – Inma Errea, eizie.org (2013-02-14)

Hamlet – Igor Estankona, Deia (2003-01-14)

Hamlet – Karlos del Olmo, Euskaldunon Egunkaria (2002-12-14)

Soneto hautatuak – Edorta Jimenez, Argia (1995-07-30)

Soneto hautatuak – Joxerra Garzia, Euskaldunon Egunkaria (1995-07-23)

Endrike VIII – Mikel Antza, Susa (1986-04-01)

Hamlet. Danemark´eko Erregegaiaren Edestia – Ibinagabeitia'tar Andima'k, Euzko Gogoa (1952-09-01)

Hitzorduak

Azken kritikak

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

itzul.: Idoia Santamaria
Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

itzul.: Aiora Jaka Irizar
Irati Majuelo

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

itzul.: Miren Agur Meabe
Maialen Sobrino Lopez

Herioa Venezian
Thomas Mann

itzul.: Xabier Mendiguren
Aritz Galarraga

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

itzul.: Idoia Santamaria
Paloma Rodriguez-Mi?ambres

Lur mortuak
Nuria Bendicho

itzul.: Joxan Elosegi
Irati Majuelo

Poesia guztia
Safo

itzul.: Maite Lopez Las Heras
Aritz Galarraga

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya

itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez

Askatasun haizea
Javier Buces

itzul.: Markel Lizasoain
Irati Majuelo

Meditazioak
John Donne

itzul.: Patxi Ezkiaga
Mikel Asurmendi

Azken sarrerak

2025 Abendua

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

16 poeta
16 poeta Palestinako

2025 Azaroa

Nazim Hikmet
Poesia kaiera

Antonia Pozzi
Poesia kaiera

Saki
Sakiren ipuinak

Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura

Cecilia Meireles
Hamar poema

2025 Urria

Paul Valery
Itsas hilerria

Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea

Daniel Salgado
Lau pieza

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

2025 Iraila

Assata Shakur
Oroimenez

Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra

Benjamin Peret
Lau poema

Claude McKay
Lau poema

David Foster Wallace
Wallace euskaraz

Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak

Nicanor Parra
Poemak

2025 Abuztua

David Diop
Lau poema

Liam O'Flaherty
Jende behartsua

Donald Justice
Bi poema

Thomas Mann
Narratiba euskaraz

Hainbat egile
Japoniako ahotsak

2025 Uztaila

Xuan Bello
Hiru poema

Vladimir Vysotski
Bi kantu

Tanizkai/Gombrowicz
Bi mundu

2025 Ekaina

Ford Madox Ford
Historiarik goibelena

Manuel de Pedrolo
Irakurgai

Teresa Colom
Bost poema

Patxi Apalategi
Itzulpen lanak

Oscar Milosz
Poesia kaiera

Frank O'Hara
Poesia kaiera

2025 Maiatza

Palestinar poetak
Poemak Nakba egunez

Gabriel Aresti eta berak euskaratutako Internazionala osorik

2025 Apirila

Huy Can / Yusef Komunyakaa
Poemak Vietnamdik

Roberto Arlt
Arlt gogoan

Jean-Paul Sartre
Sartre euskaraz

Francis Scott Fitzgerald
Euskarazko lanak

[Sarrera guztiak ikusi]