1749-08-28 / 1832-03-22
Wolfgang Goethe

Goethe, Johann Wolfgang von. Idazle alemaniarra (Frankfurt am Main, 1749 - Weimar, 1832). Familia burges batean jaio zen, eta Leipzigeko eta Estrasburgoko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Estrasburgon Herder ezagutu zuen; hark Shakespeare-renganako eta herri poesiarekiko zaletasuna sartu zion. 1771-72ko negua Estrasburgoko giro erromantikoa jasotzen duen Götz von Berlichingen drama (1773) idazten eman zuen. 1772an Wetzlar-en izan zen eta Charlotte Buff-enganako sentitu zuen maitasun eroak Die Leiden des jungen Werthers (1774, Werther gaztearen penak) idazteko gaia eman zion. Obra hauekin batera Faust bere obra handia idazten hasi zen, eta bi antzerki ere idatzi zituen: Clavigo (1774) eta Stella (1775). Garai hartan Lili Schönemann-ekin izan zituen harremanek, Frankfurten, poesia liriko ederrenetako batzuk egiteko aukera eman zioten. 1775ean Weimar-era joateko izan zuen deiak erabateko eragina izan zuen bere bizitzan. 1775etik 1786era arte poema liriko ugari idatzi zituen Charlotte von Stein-ekin izan zituen harremanak zirela medio, eta era berean Ilmenau (1783), Zueignung (1784, Eskaintza) eta Hans Sachsens poetische Sendung (1776, Hans Sachsen-en eginkizun poetikoa) lanak idatzi zituen; azken horren bidez Maisu kantari (Meistersinger) ahaztuen berri eman zuen. Orobat Iphigenie, Tasso eta Egmont drama poetikoen zirriborroak egin zituen. Aspaldiko ametsa betez, Italiara joan zen 1786an. Erroman antzinatea aztertu zuen eta Alemaniako erromantizismoa aldatu zuten ideia neoklasikoak landu zituen bertan. Orduan bukatu zituen Iphigenie (17787) eta Egmont dramak (1788). Weimar-a itzuli (1788) eta Charlotte von Stein-ekin zuen lotura hautsita Christiane Vulpius-ekin bizitzen jarri zen. 1789an amaitu zuen Tasso. Garai eta giro berekoa da Römische Elegien (1792, Erromako elegiak). Poema argitaratu berri zuen eran uzteko asmoa izan zuen, baina Schiller-ek jatorrizko asmora itzularazi zuen. Azken bertsioaren lehen zatia 1808an argitaratu zen, eta, bigarrena 1833a arte ez zen eman argitara. Schiller-en adiskide mina zen, eta 1795ean haren eraginez idatzi zituen poema batzuk eta Wilhem Meisters Lehrjahre (1791, Wilhem Meister-en ikasketa urteak), geroago Wilhem Meisters Wanderjahre (1821-1829, Wilhem Meister-en ibilaldiak) obraz osatu zuena. Schiller-ekin zituen harremanen ondorio dira orobat Xenien (1796), Hermann und Dorothea (1798). Schiller hil ondoren (1805), Christiane Vulpius-ekin ezkondu zen (1806), baina beste maitale asko izan zituen: Bettina von Arnim, Minna Herzlieb, Ulrike von Levetzow eta Marianne von Willemer. Wilhelm Meister eta Faust lanen zuzenketaz gainera, hauek izan ziren azken urteetako obrarik garrantzizkoenak: Farbenlehre (1808-1810, Koloreen teoria), teoria optikoak jasotzen dituena; Die Wahlverwandschaften (1809, Aukera parekotasunak), eleberri psikologikoa; Dichtung und Wahrheit (1811-1913, Poesia eta Egia), autobiografia, etab. Goetheren eragina mundu osora hedatu da, eta gaur eta mundu osoko literaturan izenik handienen artean dago.
Maximen und reflexionen
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Prometheus
itzul.: Joseba Sarrionandia
Hezurrezko xirulak, 1991
Elkar
Werther
itzul.: Gotzon Lobera
Kriselu, 1987
Klasikoak 4
Faust
itzul.: Aita Onaindia
Igarri, 1986
Loreillekua
itzul.: Basati
Alderdi - 10, 1948
Egaz
itzul.: O.
Euzkadi - 5908, 1931
Bidaztien arrats-abestia
itzul.: O. M.
Euskal-Esnalea - 270, 1926
Nor zaldiz, ain belu, aize ta gau-zear?
itzul.: Koldobika Eleizalde
Euzko Deya - 15, 1916
KRITIKAK
Werther – Dabid Zuazalde, Argia (1988-05-01)
Azaroak 05: Kamala Das eta Jorge Luis Borges Munduko Poesia Kaierak bilduman
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Odisea
Homero
itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
2026 Urria
Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia
Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka
2026 Iraila
Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba
Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak
Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz
2026 Abuztua
Rene Depestre
Depestrek 100 urte
Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz
Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia
Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra
Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea
2026 Uztaila
Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur