Zu zara...
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015

 

Zu zara

Susana Etabarra

poeta handia?

urte askotarako

Petrona Smith-Jones dut izena

irakasle laguntzaile naiz

Poughkeepsie-ko unibertsitatean

eta Argentinan nabil

Putifar Comisionek beka emanda

antologia bat egiteko

garapen bidean diren idazleena

garatuena eta mepopausikoena

gauza jakina den arren Argentinan

idatzi zuten eta idatziko duten guztiak

hor direla 60ko belaunaldian

baita haurtzaindegian direnak ere

eta eta eta nola ez geriatrikoan direnak

baina benetan ardura duena

zure poesiatik eta inguruetatik

lanbide hori da —aaaa nola esaten da?—

irudibide eta indizibide hori

zer deritzozu ikonoari?

emakume guztiek darabilte ala

edo matxismo kontua ere bada

ze zuk ondo dakizu benetan

nik nahi dudana ez da idatz dezatela

baizik eta feministak izan daitezela

eta ahal bada alkoholikoak

eta ahal bada anarexikoak

eta ahal bada bortxatuak

eta ahal bada lesbianak

eta ahal bada oso oso dohakabeak

 

 

antologia demokratikoa da

baina mesedez ez iezadazu ekarri

 

ez osasuntsurik ez independenterik

 

Zu zara...
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015