EZ
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015

 

Ez dut nahi nitaz jabe dadin

ez inongo berbarik, kaiolarik

ez inongo geometria doilorrik.

Ez dut nahi inork

hautsi

xurgatu

sailka nazan.

Neuk baino ez dakit nola suntsitu,

nola jo neure burua

zeruaren buruaren kontra,

nola ebaki eskuak eta gauez sentitu

barrurantz hazten.

Ez dut heriotza hau onartu nahi

min hau

asmo ezkutuko, aldagaitz hauek.

Neuk baino ez dakit

nire izenak daraman mina

eta neuk baino ez dakit

zein den nire heriotzaren etxea

 

EZ
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015