ILGAITZA
Cecilia Meireles

Lua Adversa
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Aldiak dauzkat, ilargiak bezala.

Gordean ibiltzeko aldiak,

kalerako naizen aldiak...

Nire bizitzaren hondabide!

Hondabide bizitza nirea!

Zure izateko aldiak dauzkat

beste batzuk bakarrik izatekoa...

Joan-etorrian diren aldiak

neronek erabiltzearren

astrologo apetatsu batek

asmaturiko egutegi sekretuan.
Eta malenkoniak beti itzulika

azkenik ez duen korda!

Ez naiz inorekin elkartzen

(aldiak dauzkat, ilargiak bezala...).

Inor neure izateko eguna

ez da ni bere izatekoa...

Eta, egun hori heltzen delarik,

bestea suntsitu egiten da...

 

ILGAITZA
Cecilia Meireles

Lua Adversa
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016