II KANTIKA
Cecilia Meireles

Cântico II
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Ez zaitez izan egunekoa.

Ez ezazu hobetsi atzokoa...

ez ezazu nahi izan biharkoa.

Izan zaitez denboraz mugarik gabekoa.

Ikus ezazu zure bizitza sustrai orotan.

Izate orotan.

Hiltze orotan.

Eta jakingo duzu horrela izango zarela betierekoa.

Ez ezazu markatu nahi zure igaroa.

Igaroz doa:

Jarraitzen duen igaroa da.

Zure sekulakoa da.

Zeu zara.

 

II KANTIKA
Cecilia Meireles

Cântico II
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016