OBRETAN GAUDE KANPOAN. EZ ERABILI ATE HAU LARRIALDIETARAKO EZ BADA Heltzea hau zen: lurrera ez erortzea, lurraren kontra talka egitea, azalaren usteltzea begiestea fruitu zaharren gisa koltxoi justua biontzako: mingaina hortzen kontra urteen talka behin eta berriro ahoan kulunka urteak zentzu desegokian hiru hari bururekin neure denbora ehuntzen: Pentsa zuengan nire adinean, pentsa hiru hari buru, zer falta zaizu, zer geratzen, pentsatu hiru hari buru. Agian Hori, heltzea: agian Ulises buruz behera, agian urertza buruz gora, nahi duzuen horrek hamar urte itxarongo dit. Pentsa hamar erorikotan, pentsa hamar hari burutan Hura? Heldutasuna? Joan zaitez, ontzi-garbigailu usaina, utzi nazazu nire ametsarekin? Edo agian ahoan mahatsa, kolorearen postrerako? Lurrera erortzen den belauna? Lurraren kontra talka egiten duen belauna? Zabuka nabil. Eta ni nintzen eztarriko zukua, eta ni nintzen hotza eta ni nintzen azazkalak eta sabela, zein nintzen ni nire urteetan hirurekin, nire sasoian hamar hari bururekin. Nire logelaraino sute eskaileratik gizon bat eta bere kontrako zentzua. Hamar hari buru, bere bularreko hogei hari nire bularrera lotuta, zin dagit maitatu nituela bere kolpeak nire hanketan. Diot heltzea hau zela: ezin izan nion ukatu, diot nire hiru hari buru hutsalak nire atzamarretan eta zin egin nuen talka egitea eta lurra eta zin egin nuen. Pentsatu nuen lurrera erorikoa eta lurraren kontra talka. Pentsatu nuen hatsa pentsatu nuen esan hiru hari buru. Zabuka ari naiz. Pentsatu nuen nire adinean eta pentsatu zuengan eta pentsatu inork ez zidala abisatu zer zen horrela heltzea, bizitzaren ondoan, eta hotza usteltzen den frutaren kajoian.
OBRETAN GAUDE KANPOAN. EZ ERABILI ATE HAU LARRIALDIETARAKO EZ BADA |