|
BIZIA DIOT Bizia gorri bizian jarri da orain. (Odola, Jainkoa, beti izan da gorria). Bizia diot, hala nola ezer geratuko ezpada, nik orain arte eskribitu dudanik.
Eskribitzea haize hagalari baten modukoa baita, eta publikatzea bazter bateko pilarea. Bizia diot, poltsuko bizia, airosoki hil eta bazterretik aipatu.
Heriotzea sorbaldan dakardala, bizira nator, eskribitu dudan guztia kondenatzera. Behin isilik egon zen gizonaren hondakina.
Orain zentzura nator, inoiz hilen ezten nire lanera. Biziaren eta herioaren besta burura. Gainerakoa, baia, alferrik da.
BIZIA DIOT |