GEHIENTASUN HAUNDIARI
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Egan, 1960

 

Gehientasun haundiari, arbolak,

bekoki ilunak eta bular sufrituak,

Jainkoaren kontra burrukatzen dutenari,

ilunpean kolpe batez deseginduak.

 

Zuri eta zuri, paret biribil horri,

eguzki gosetua, lur landu gabe egarritua,

guztiori doakitzue, bai, zuzenik,

haragi eginikako nire poema hauk.

 

Itsasoari bezala entzun. Agina sartzen dute

lepo irakina ukitzen dien eskuan.

Ertzean entzuten zaie orroa hurbila, eta

 

berunezko itsaso baten moduan, hamiltzen dira.

Ene! Aingeru gogorrik giza-zale hori

zuek salbatzera dator, eta eztaki nola!

 

GEHIENTASUN HAUNDIARI
Blas de Otero

euskaratzailea: Gabriel Aresti
Egan, 1960