Ilargi-errainua
Gustavo Adolfo Becquer

euskaratzailea: Manu Lopez Gaseni
Infomart, 1999

 

HITZAURREA

 

        Gustavo Adolfo Becquer (Sevilla, 1836-Madril, 1870) espainiar erromantizismo berantiarrean sailkatu ohi den idazlea da. Espainiar erromantizismo hori, ordea, ideia liberal eta iraultzaileetatik urrun dago, eta arlo historiazale kontserbadorean kokatzen da, Juan Böhl de Faber aitzindariaren eraginez.

        Becquerren obren artean, Kondairak haren bizitzako baretasun aldi batean agertzen dira, El Contemporáneo aldizkarian lan egiten hasi ondorengoa, hain zuzen ere. Bertan garatuko zituen bere kondaria gehienak, aurreko tradizioarekin hautsirik hitz lauz idatzi zituelarik. Kondaira, genero bezala, kontakizun historikoetatik urruntzen den idazkia da: ez dauka nobela historikoaren sinesgarritasunaren eskakizuna, harreman handia du herri tradizioarekin (gai eta motiboen aldetik), laburragoa izanik argumentu txikitan oinarri daiteke. Hitz batean, askeagoa da.

        Liburuska honetan bildutako kondairak, «Sorrera» eta «Ilargi-errainua», bi mutur oso desberdinen erakusgarri dira. Alde batetik, «Sorrera» Becquerrek Indiako misiolariengandik jasotako liburuen irakurketaren ondorio da; hitz lauz idatzitako genesi-poema bat da, Lurraren osaketari buruzkoa. Bestetik, «Ilargi-errainua», zehaztu gabeko iragan batean kokaturiko maitasun ezinezko baten kontakizuna da. Hala ere, bietan aurki daiteke mezu moral bat, kondaira horien helburuetariko bat baita: lehenengoan, gure planeta mukizu batzuen bihurrikeriatik eta jolasteko gogotik sortu izana; hain garrantzitsutzat jotzen dugun geure mundua broma ikaragarri bat besterik ez da. Bigarrenean, maitasuna, loria eta gogo mundutar guztiak orohar, ilargi-errainu bat besterik ez dira, gezur huts bat azken batean.

 

Manu Lopez Gaseni

 

Ilargi-errainua
Gustavo Adolfo Becquer

euskaratzailea: Manu Lopez Gaseni
Infomart, 1999