Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

APOAK

 

Hanpaturik papoak

Ilunbetik dira irten

Saltoka, apoak.

Argiak itsu ditu uzten.

 

Ikaratzeko zakarrez

Idi-apoa negarrez:

— «Ene aita gerlan dabil!»

— «Ez dabil!»        — «Badabil!»        — «Ez dabil!»

 

Apo kupelgilea,

Parnasiano urardo,

Mintzo: — «Ene kantutegia

Ondo mailukaturik dago,

 

Begira nola ditudan

Hiatoak jaten!

Hau bai artea! Ea noiz dudan

Atzizkiz errimatzen?

 

Irakarik gabeko gari,

Ona dut nik bertsoa!

Kontsonanteak harturik euskarri

errimatzen dut osoa.

 

Araua nizuela eman

Berrogeita hamar urte

Forma guziak forman

Laburbildu nituen.

 

Oihuka ditzala apoherriak

Kritika ezbaikorrak.

Honezkero ez da poesiarik

Baizik eta arte poetikoak...

 

Idi-apoak orroa du egiten:

— «Ene aita errege izan zen» — «Izan zen!»

— «Ez zen izan!» — «Izan zen!» — «Ez zen izan!»

 

Entzun marrumaka datorren

Apo-kupelgileari:

— «Arte handia zer den

galdetu bitxigileari.

 

Edo estatuagileari.

Ederra den guzia,

Berezia den guzia,

Mailuak jartzen du kantari».

 

Beste batzu, apo-txongil,

(Kabitzen zaie okerrik),

Tripak ezin isil:

— «Bazakiat!» — «Ez dakik!» — «Bazakik!»

 

          * * *

 

Halako kalapitatik hurrun,

Han non gau infinitoak bere

itzal mugagabea ilun

ilunpean hedatzen duen;

 

Han, munduaren ihesean,

Loria bako, fede bako,

Madariaga sakon

Eta bakartian, han,

 

Hotzak noiz erreko

zaude zu zotin-malkoan,

Erreka bazterreko

Kururu-apoa.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999