Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990

 

WEBERN-I OMENALDIA

 

PARAJE arrotza da zuhaitz galantak

          dituena udarako jada makurturik

adatsa oihu batek ilundurik

sexuaren urrezko gaztetasuna

borborka hilko zenik ere nork esango

ezaguna dut gozotasun amaigabez

          aurrez aurre so dagidan gizon hori

odola eskuetatik linburtzean

zekarren musika zen.

 

Uraren bezpera
Eugenio de Andrade

euskaratzailea: Maite Gonzalez Esnal
Pamiela, 1990