1871-10-30 / 1945-07-20
Paul Valery

Valéry, Paul. Idazle frantsesa (Sète, 1871 - Paris, 1945). Zuzenbide ikasketak egin zituen Montpellier-en eta, aldi berean, literatura eta arkitektura landu zituen. Hogei urte zituela Parisa joan zen. 1889an hasi zen poemak argitaratzen, sinbolisten aldizkarietan. 1892-1917 bitartean, ordea, literatura alde batera utzi eta matematika, arkitektura eta dantza landu zituen batez ere. 1917an, André Gide idazleak bultzatuta, lanak argitaratzen hasi zen berriz. La Jeune Parque, mitologiako hiru Parka edo Patuetan gazteenetakoaren kontzientzia hartzeari buruzko poema bilduma argitaratu zuen lehenik, arrakasta handia izan zuena, eta ondorengo lanekin, Album de vers anciens eta Charmes ou poèmes ("Le cimetière marin", Valéryren poema nagusietakoa, barne duen bilduma), Frantziako poeta hoberenaren ospea lortu zuen. 1925ean Académie Françaiseko kide egin zuten eta 1937an Collège de Franceko poesia irakasle izendatu zuten, berarentzat bereziki sorturiko postuan. Poesiaz gainera, saiakera eta hitzaurre ugari idatzi zituen, era askotako gaiei buruzkoak: idazleak eta idazkera, filosofoak eta hizkuntza, margolariak, dantza, arkitektura. Valéryren beste lan aipagarri batzuk: Introduction à la méthode de Léonard de Vinci (1895, Leonardo da Vinciren metodoari sarrera), "La Soirée avec Monsieur Teste" (1896), Poésie (1930), egards sur le monde actuel (1931, Gaurko munduari begirada), Degas, danse, dessin (1938),Variété (5 ale, 1924-44, Ugaritasuna), Cahiers (Koadernoak, 1957-61).
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea