ITSAS HILERRIA
Paul Valery

euskaratzailea: Miel Anjel Unanua
Hegats, 3. zkia, 1990

 

Sabai lasai hori, usok zehar,
Pinu hilobi tartetan dar-dar,
Eguerdiak doi izekitzean
Itsasoa, beti berritzear...
Oi oldozpen ondorengo hondar
Jainkoen bakea ikustean!

Zein tximist lan hutsaz irentsi
Honen kresal diamant ugari,
Et'hau pakea dena erdiets!
Leizez gora ekia igeri,
Betierekotasun euskarri
Diz-diz Aroak, jakintza Amets.

Altxor iraunkor, Minerveri hor,
Atseden orre, bistako alor,
Urak ñir-ñir; zeugaz gorderik, ai,
Zenbat lo su izaretan, Begi,
Eta ixila!... Ariman tegi:
Urrezkoa gailurrean, Sabai!

Denbora Toki: hats batek daki,
Une huts hontan igota nago ni,
Itsas begiradaz oro bildua;
Eta dohain gorentzat jainkoei
Izarniadura nareak erein
Ohi du goian arbuioa.

Arnaria urtzen den lez, geza,
Gozoa bihurtzen bere eza,
Ahoan kaizua xehatuaz...
Areas zait neure hurren keadarra,
Zeruan leloa gogo hondarra:
Uhinotsa izpazterrak paguan.

Zeru on, zuhur; nakuszu aldatzen,
Hainbat harrokeriz zurtu ondoren
Unaturik, baina ahalmen betez;
Zabale erlantz honetan uzten naiz,
Itzala naiz hilen etxeen gain:
Harat honat bigun nabilkite.

Ekain gainaz gogoaz jarria
Eusten zaitut, doitasun agiria,
Gudaroste argiz hornitua!
Oinarrira zaitudan itzulia:
Ikus zaite!... Iraulia argia
Erdia itzala da bahitua.

Enetzat, nire, nigan bakarrik,
Bihotzondoan —olerti iturri—
Eza ta jazo hutsaren tarten,
Barnean erditu oihartzun zain,
Patin garratz, ilun bai alarai,
Ariman gerorakoak uzten.

Al dakik, horbel katigu aizun,
Sare lasetako ahul jatun,
—Betazaletan zadorrak ditut—
Zein soinaz harrastakatzen naizen,
Hezur zorura kopeta makurtzen?
Inarra nire zirenak buruz...

Itxia, deun, gai barik suz josia,
Argiari eskeini lur zatia,
Atsegin zait una, zuzipean,
Urrez, harriz, zuhaitzez eralgia,
Haitzurdin ikara itzal azpian;
Itsas leialak lo hobi gainean.

Zakur eder, idolatra bota!
Artzain irrifarraz naiz eta
Nere hobi saldo xuri narea
Larretzen —mysteri ahariak—
Uxa itzazu uso zogiak,
Amets antzuak, gotzon ikusberak.

Hona jinik geroa nagi da.
Euli xahuak agortza hazka.
Errauts da oro, goiaz ihalgia
Auskalo zein izaeratara...
Bizitza zabal, ezari jota,
Samina ezti, t'arnasa garbia.

Dauden gorderik hilak lurpean
Zadorrak lehortzen epelean.
Eguerdi goitarra atsedenaz
Adi da, ados berberarekin...
Garaun borobil, deadema fin,
Zugan naiz aldaketa ostena.

Eusten naukazu zure beldurra!
Ene damuak, zalantzak, herstura,
Akats zure bitxitasunarentzat!...
Marmorez irozo gabaz ostera,
Zuhaitzen zuztarretan aingura,
Zugan erabaki da herri bat.

Eza lodian dira gesaldu.
Buztin gorriak hezia edan du,
Bizi doea loreek dute!
Non hildakoen esaldi ezagun,
Zeinezko antze, gogo bakandun?
Harra malko marraskan irule.

Neskats kilikatuen oihu bizi,
Betazal heze, hortz eta begi,
Suaz jostatzen den sabel arrai,
Unatu ezpainen odol dirdai,
Azken emanak, erhi babes zain:
Lurpera oro, jokoak darrai!

Eta zu, arima zar, amets zain
—Haragi begitan urre, uhain
Gezur kolorge badenik— zaude?
Lurrun izanik ere abesten?
Zoaz, oro lez! Arol naiz hemen,
Hilda ezinegon deuna ere!

Hilezintasun beltz eta hori,
Izu erramu kontsolagarri,
Heriotza amalur eginik:
Gezurra eder, maina urrikalti!
Nork ez ezagun eta ihesi
Kaskezur huts irri horretatik!

Guraso sakon, buru soildade,
Burtzinada azpian zarete
Lurra, gure urratsak nahasten;
Egia, luharra uko bage,
Zurpean lo zaudetenontzat ez,
Biziogaz bizi den, ez nau uzten!

Amodio edo neronen gorroto?
Bere hortz ostena alboan dago
Izen oro egokitzeraino!
Eta? Hark ikusi, nahi, uki, lo!
Ene haragia laket zaio
Ohean, bizi honi natxekio!

Zenon anker, Zenon Elatar!
Geziak dardaraz hegan zehar
Zula nau, eta ezin du hegan!
Doinuak eme'ta geziak aka!
A! Eguzkia... Itzala dortoka,
Akhileo zangoka geldi, gogogan!

Ez, ez!... Zutik! Aldian premua!
Eten, gorputz, adimen zantzua!
Dastatu, sabel, aire jaiotza!
Hotzikara, itsasotik agitua,
Ene gogoa da... Indar gazitua!
Goazen, olatuak bizkor gaitzan!

Bai! Heriotzako itsasotzar,
Pantera azal ta klamide ari,
Majinat iguzki iruditan,
Erabateko ursuge, blutar,
Isetsa hozkatzen zaren gar,
Ixiltasun halako aldarrian.

Haizea gora!... Bizi gaitezen!
Aldagoia liburua i'ki ta ixten,
Uhin hautsa prest troskaren aitzian!
Hega, orri liluratsu, arin!
Leher, uhin!... Urez pozez apur dadin
Latin oihalak mokoka sabaia!

 

ITSAS HILERRIA
Paul Valery

euskaratzailea: Miel Anjel Unanua
Hegats, 3. zkia, 1990