euskarari ekarriak

1.637 idazle / 4.156 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

-428 / -348

Platon


Platon. Greziako filosofoa (Atenas edo Egina, K.a. 428 inguruan - Atenas, 347). Familia aristokratiko eta aberatseko semea: aita, Ariston, Atenasko azken erregeen ondorengoa zen, eta ama, Periktione, Solon-en leinukoa. Aristokle zuen jatorrizko izena, baina Platon ("zabala") ezizena hartu zuen haren ordez. Garai hartako maisu onenekin hezi zuten. K.a. 407. urte inguruan Sokrateren taldean onartu zuten eta zortzi urtez, Sokrateren heriotza arte (K.a. 399), bere filosofian eragin handia izan zuen maisuaren irakaspenak jaso zituen. Politikan parte hartu zuen baina Karmide eta Kritia oligarken eta haien ondoko demokraziaren bidegabekeriek gibelatu zuten hartatik. Gero zenbait bidaldi egin zituen Grezian, Egipton, Italian eta Sizilian zehar. 388 inguruan Tarentora joan zen eta eskola pitagorikoa ezagutu zuen; gero Sirakusan Dionisio I.a tiranoaren antolakuntza politiko sozialerako aholkulari izan zen. Atenasa itzulirik, Akademia sortu zuen (K.a. 387) gazteria zuzenbidearen arabera gobernatzeko gaitzeko asmoz. Erakunde horretan hezkuntza zientifikoa eta filosofikoa ematen ziren; eragin handia izan zuen antzinate osoan. K.a. 367an Sirakusan izan zen berriro Dion dizipuluak deiturik, bertako errege Dionisio II.a halako errege-filosofo platonikoa egiteko helburuarekin; 361ean hirugarren aldiz izan zen Sirakusan bere ideia politikoak praktikan ezartzearren. Egonaldi horiek ez ziren batere arrakastatsuak izan, eta bere gutunetan hango gertaeretan jokatu zuen papera azaltzen saiatu zen. 81 urte zituela hil zen Atenasen. n Platonen obrak. Platon greziar filosoforik handienetako bat da, eta idazle nagusien artean sailkatu ohi da munduko literaturaren historian. Obra gehienka elkarrizketa moduan idatzi zituen. Egitura dramatikoa, agertokien eta pertsonaien deskripzioa eta Sokrateren ironia zorrotza dira elkarrizketa horien ezaugarriak. Obra horien ordena kronologikoa eta autoretza eztabaidatua bada ere, estiloa eta dotrinaren bilakabidea kontuan hartuz gero, hiru aldi bereizi ohi dira eskuarki. Sokrateren apologia, Karmide, Kriton, Eutifron, Hipia txikia, Ion, Lakes eta, agian, Lisis lehen aldiari dagozkio: Sokrate da protagonista eta berak aztertzen eta eztabaidatzen ditu solaskideen ikuspuntuak. Bigarren aldikoak Protagora, Gorgia, Menon, Menxeno, Eutidemo, Fedon, Fedro, Kratilo, Parmenide, Errepublika, Oturuntza eta Teeteto. Horietan protagonista handia Sokrate bada ere, Platonenak diren zenbait dotrina ere ageri dira. Hirugarren sailean filosofoaren hondar obrak sartzen dira: Kritia, Filebo, Politikaria, Sofista eta Timeo. Obra horietako kezka nagusia heziketa morala da. Elkarrizketez gain, Platonen beste zenbait idazki iritsi dira gure egun arte, zenbaitetan autoretza zalantzazkoa bada ere: zenbait epigrama, poesia zatiren batzuk eta 13 gutun. ik. platonismo. n Platonen 14 elkarrizketa itzuli zituen euskarara Jokin Zaitegik 1975 eta 1989 artean argitaraturiko sei liburutan.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Fedon, Menon, Kratilo eta Fedro

itzul.: Jesus Maria Arrojeria

Klasikoak, 2005

Pentsamenduaren Klasikoak

Eutifron, Eutidemo, eta Gorgias

itzul.: Jesus Maria Arrojeria

Klasikoak, 2005

Pentsamenduaren Klasikoak

Sinposioa

itzul.: Jesus Maria Arrojeria

Jakin, 2003

Irakurgaiak, 22

Ion

itzul.: Javier Alonso, Jon Etxaide, Hannot Rodriguez

Jakin, 2001

Irakurgaiak, 16

Sokratesen defentsa

itzul.: Julian Peņa

Jakin, 1999

Irakurgaiak, 11

Politeia

itzul.: Juan Jose Pujana

Klasikoak, 1993

Pentsamenduaren Klasikoak

Politeia

itzul.: Juan Angel Etxebarria

Jakintza Baitha, 1989

Heriotzaren irtenbidea

Porrot-1, 1984

Platon. Lanak

itzul.: Iokin Zaitegi

Egile editore, 1975

KRITIKAK

Sinposioa – Aritz Galarraga, Berria (2024-10-06)

Hitzorduak

Azaroak 17: Anne Sexton poema irakurraldia Azpeitian

Azken kritikak

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

itzul.: I?igo Roque Eguzkitza
Peru Iparragirre

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

itzul.: Unai Elorriaga
Nagore Fernandez

Termita
Garazi Albizua

itzul.: Bego Montorio
Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

itzul.: Unai Elorriaga
Ibon Ega?a

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

itzul.: Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Odisea
Homero

itzul.: Matias Mugika
Aritz Galarraga

Barazkijalea
Han Kang

itzul.: Gema Lopez Las Heras
Jon Martin-Etxebeste

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez

Azken sarrerak

2026 Azaroa

Kamala Das
Poesia kaiera

Jorge Luis Borges
Poema antologia

2026 Urria

Tomas Meabe
Alegiak

Anne Carson
Poemak

Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia

Flaubert / Stevenson
Eleberriak atalka

2026 Iraila

Joaquim Machado de Assis
Brasilgo narratiba

Alejandra Pizarnik
Poemak euskaraz

Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra

Claude McKay
Lau poema

Geo Bogza
Bederatzi poema

Alexandre Kuxner
Bi poema

Agostinho Neto
Agostinho Netoren poemak

Stephane Mallarme
Mallarme euskaraz

2026 Abuztua

Marina Tsvetaieva
Ahots etsia

Rene Depestre
Depestrek 100 urte

Andrei Platonov
Eguzkia sartalderantz

Luzearen idazle lanak

Guillaume Apollinaire
Poemak

Tchicaya U'Tamsi
Bi poema

Federico Garcia Lorca
Poeta isilarazia

Czeslaw Milosz
Milosz euskaraz

Mazisi Kunene
Ahotsaren indarra

May Ayim
Poesia kaiera

Maria Aur?lia Capmany
Gutun lotsagabea

Ernst Jandl
Poesia

2026 Uztaila

Nathalie Handal
Nathalie Handalen ahotsa

Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz

Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna


Monique Wittigen pentsamendua

June Jordan
Poesia kaiera

Jan Neruda
Idazlanak

Bingen Ametzagaren poesia

2026 Ekaina

Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak

Berlin Alexanderplatz

Ingeborg Bachmann
Mendeurrena

Jose Rizal
Nire azken adioa

John Cheever
Igerilaria

Carson McCullers
Zortzi poema

Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua

2026 Maiatza

Roque Dalton
Poemak

2026 Apirila

Maria Reimondezen Basatiak

Robert Desnos
Antologia

Maria Fernanda Ampuero
Enkantea

Samuel Beckett
Beckett euskaraz

Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona

Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan

Laura Casielles
16 poema

2026 Martxoa

Antzerkiaren nazioarteko eguna

Elizabeth Bishopen ahotsa

Juan Gelmanen poema antologia

Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz

Cesar Vallejo
Poemak

Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala

Boris Vian
Aldarri antimilitarista

Mikhail Bulgakov
Liburu bi

Anna Akhmatova
Poesia

Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak

[Sarrera guztiak ikusi]