1910-10-30 / 1942-03-28
Miguel Hernandez

Hernández, Miguel. Poeta espainiarra (Orihuela, 1910 - Alicanteko kartzela, 1942). Familia pobrean sorturik, laborari lanetan jardun behar izan zuen txikitatik. Hori dela eta, guztiz autodidakta izan zen bere ikasketetan. 1934an Madrilera joan eta 27ko belaunaldiko poetekin harremanetan sartu zen. 1935ean Pablo Neruda eta Vicente Aleixandre ezagutu zituen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Errepublikaren zerbitzuan jarri zen; gerra bukatutakoan preso hartu zuten eta Alicanteko kartzelan hil zen tuberkulosiak jota. Miguel Hernándezen obran inspirazioaren indarra eta arte motarik zorrotzena, herriaren oldarra eta teknikarik pentsatuenak biltzen dira. Hasierako Perito en lunas (1934) poema liburuan orduko gongorismoaren jarraitzaile gisa ageri da. 1936an argitaraturiko El rayo que no cesa (Etenik ez duen tximista) obrarekin bere bidea aurkitu zuen; metafora barrokoa bere-berea duen indarrarekin landua agertzen da lan horretan. Gehienbat sonetoz moldaturiko obra horretan bere betiko gaiak lantzen ditu: amodioa, bizitza, heriotza. Errepublikaren aldeko bere jarrerak konpromezuzko poesia idaztera bultzatu zuen: Viento del pueblo (1937, Herri haizea). Cancionero y romancero de ausencias (1938-1941) kartzelan onduriko liburuan emaztearenganako eta semearenganako amodioaz mintzo da, hurbiletik bizi zituen beste zenbait gairekin nahastuta, hala nola presoaren egoera eta gerraren ondorioak. Miguel Hernández, bestalde, antzerkigintzan ere aritu zen: Quién te ha visto y quién te ve (1934) auto sakramentala Calderónen modura; El labrador de más aire (1937), Lope de Vegaren antzerkiaren ildotik; Teatro en la guerra (1937), frontean antzezteko pieza laburrak.
Izerdiak
itzul.: Anjel Bidaguren
Zer - 145, 1990
Zure sabel ertzak
itzul.: Anjel Bidaguren
Zer - 85, 1985
KRITIKAK
Poesia kaiera – Igor Estankona, Argia (2014-12-21)
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
Mikhail Lermontov
Lermontov euskaraz
Henri Calet
Danbor hotsik gabeko abertzaletasuna
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa