1914-03-31 / 1998-04-19
Octavio Paz
Paz, Octavio. Mexikoko idazlea (Mexiko, 1914 - Mexiko, 1998). Hemeretzi urte zituela argitaratu zuen bere lehen poema liburua: Luna silvestre (1933, Basa Ilargia). 1937an Espainiara joan zen, eta Francoren kontrako idazleen elkarteari lotu zitzaion. Mexikora itzuli aurretik Parisen izan zen, eta surrealismoak zirarra handia eragin zion. Hurrengo urteetan, Mexikon, Taller (1939) eta El Hijo Pródigo (1943) literatura aldizkariak sortu zituen. Ikasketak Estatu Batuetan osatu ondoren, 1945tik aurrera Mexikoko diplomaziako kide aukeratu zuten. Hala, Parisen eta Japonian lan egin zuen eta, bide batez, herri haietako poesia eta pentsamendua aztertu zituen. 1962-68 bitartean Mexikoko enbaxadore izan zen Indian, baina Mexikoko gobernuak ikasleen aurka zeraman politika zela eta, jokabide hura salatu nahian, uko egin zion karguari. Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1990ean. Octavio Paz-en idatzietan marxismoa, surrealismoa, existentzialismoa, budismoa eta hinduismoaren eragina antzematen da. Adinaren heldutasunean egin zuen poesian, erruz erabili zituen surrealismoaren eragin agerikoa dituzten irudiak, gai metafisikoak lantzeko. Paz-ek liburu askotan, amodio erotikoaren eta sormenaren bidez, gizonak bakardadea gainditzeko duen gaitasuna azpimarratzen du. Idatzi dituen poesia lan askoren artean, aipatzekoak dira Piedra de sol (1957, Eguzki-harria), Libertad bajo palabra (1960, Hitzpeko askatasuna), Salamandra (1962), Blanco (1967), Topoemas (1968), Ladera este (1971, Ekialdeko aldatsa), Hijos del aire (1981, Haizearen semeak), El fuego de cada día (1989)... Prosaz berriz saiakerak eta literatura kritikak egin ditu gehien bat; prosazko idatzietan nabarmen ageri da Paz-en zorroztasuna, dotorezia eta jakituria. Horien artean, aipagarriak dira: El laberinto de la soledad (1950, Bakardadearen labirintua), Mexikoko izaera, historia eta kultura aztertzen dituena, El arco y la lira (1956, Arkua eta lira) eta Las peras del olmo (1957, Zumarrondoaren madariak), Ameriketako espainierazko poesaia aztertzen dutenak, Conjunciones y disyunciones (1970, Konjuntzioak eta disjuntzioak) eta El mono gramático (1974, Tximino gramatikaria).
Herria
Egan-1, 1993
Hemen
Egan-1, 1993
Pott tropikala, 1980
Martxoak 31: Homero eta Odisea Donostian
Apirilak 03: Roland Barthes Dolu-egunerokoa Bilbon
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
itzul.: Xabier Monasterio
Aiora Sampedro
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
itzul.: Fernando Rey
Nagore Fernandez
Girgileria
Juana Dolores
itzul.: Maider Ramirez
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred D?blin
itzul.: Anton Garikano
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
itzul.: Enara San Juan Manso
Amaia Alvarez Uria
Arturoren uhartea
Elsa Morante
itzul.: Koldo Biguri
Asier Urkiza
Arrabioen gerra
Karel Capek
itzul.: Koro Navarro
Jon Jimenez
Negu batez Mallorcan
George Sand
itzul.: Miren Arratibel / Aintzane Atela
Aritz Galarraga
Trilogia
Jon Fosse
itzul.: Joannes Jauregi
Hasier Rekondo
Amok
Stefan Zweig
itzul.: Aiora Jaka
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
2025 Martxoa
Friedrich H?lderlinen urteurrena
<>Edgar Lee Masters<>
Hamar poema
2025 Otsaila
2025 Urtarrila
Derek Walcott/Nijole Miliauskaite
Zubia elurretan
2024 Abendua
Juan Ramon Jimenez
Hamabi poema
MPK bildumak 10 urte (Biziei ere omen)
Manuel Vazquez Montalban
Poesia kaiera
2024 Azaroa
Sophia de Mello / Cecilia Meireles
Poemak
2024 Urria
2024 Iraila
Aurora Bertrana
Papeete modernoa
2024 Abuztua
2024 Uztaila
Katherine Mansfield
Hamalau poema