1828-09-09 / 1910-11-20
Lev Tolstoi

Tolstoi, Lev. Errusiako eleberrigilea, dramagilea eta pentsalaria (Iasnaïa Poliana, 1828 - Astapovo, 1910). Errusiako antzinako nobleziaren familia batean sortu zen. Haurra zela umezurtz geraturik, izebak arduratu ziren haren eta lau anaien heziketaz; egiteko hartan atzerriko maisuak esku hartu zuten. Kazango unibertsitatean ikasten hasi zen 1844an, baina diplomarik lortu gabe ikasketak bertan behera utzirik, Iasnaïa Polianako etxaldera itzuli zen. 1851n, bere bizitzari zentzua eman nahirik, hiru urtez aritu zen Kaukasoko gerran. Lehen idazkiekin arrakasta handia lortu zuen: Detstvo (1852, Haurtzaroa); Otrochestvo (1854, Nerabe aroa); Junost (1857, Gaztaroa) narrazio autobiografikoak; Sebastopolkiie rasskazi (1855-1856, Sebastopoleko kontakizunak) gerraren inguruko narrazioen bilduma. 1856an armada utzi zuen eta bi urtez Europan ibili zen (Frantzia, Suitza, Italia, Alemania); bidaia horietan jende asko ezagutu zuen (P. J. Prudhon, A. Herzen, Ch. Dickens). Europako burgesiaren materialismoa eta egoismoa salatu zituen Ljucern (1857-1858, Luzerna) idazki autobiografikoan. 1860. urtean bere etxaldera biltzea erabaki ondoren eta nekazarien egoeraz kezkaturik, jopuen seme-alaben heziketaz arduraturik eskola bat eta aldizkari pedagokiko bat sortu zituen (1862). Gaztetan irakurriak zituen J. J. Rousseau-ren idazkien eraginpean, zibilizazio usteletik urrun naturarekin bat egiten duen bizitza kantatzeari ekin zion 1863an argitaratu zuen kontakizun bilduman: Kazaki (Kosakoak). 1862an Sofia Andreievna Bers-ekin ezkondu zen; harekin hamahiru seme-alaba izan zituen; haietarik bost oso gazterik hil ziren. Zazpi urteko lanaren ondoren (1863-1869) Napoleonen aurkako gerren garaian (1805, 1815) girotutako Voina i mir (Gerra eta bakea) eleberria idatzi zuen. Mendebaleko nobelaren historian gailenetarikoa den honetan frantses inbasioa jasan zuten pertsona askoren bizipenak eta analisi psikologiko xeheak bildu zituen gizarte egoerari buruzko oharpenekin batera. Gero, 1873tik 1877ra Anna Karenina idatzi zuen, autorearen bigarren obra nagusia. Eleberri konplexua da: kontatzen den adulterioa, ezinbestean, tragediaz amaitzen da gizartearen hipokresia morala dela eta. Bi eleberriok mundu osoan ezagutarazi zuten Tolstoi. Anna Karenina idazterakoan Ispoved (1882, Aitorpena) obran azalduriko krisi espiritual sakona bizi izan zuen. Ateismoa utzi eta sinesmenera bihurtu zen halako kristautasun ebanjeliko berezia bere eginik, halako moldez non gobernu edo eliza antolatu ororen agintea eta jabetza pribatua ukatzen zituen. Ebanjelioa izadiaz gaindiko elementuez gabetzen zuen, elkarrenganako maitasuna eta bortxarik ez erabiltzea aldarrikatzeaz batera. 1901ean Errusiako Eliza Ortodoxoak eskumikatu egin zuen. Bere ideiak azaltzearren saiakerak --V chom moia vera? (1884, Zein da nire sinestea?); Chto takoie istusstvo (1898, Zer da artea?)-- eta obra dramatikoak --Vlast tmi (1898, Ilunpeen indarra); Plodi prosveshchenia (1889, Heziketaren fruituak)-- idazteari ekin zion. Nolanahi ere, autorearen jeinua eleberri laburren sailean nabarmendu zen gehienbat: Smert Ivana Ilicha (1886, Ivan Ilitxen heriotza); Kreitserova sonata (1889, Kreutzer Sonata); Joziiain i rabotnik (1895, Nagusi eta morroi). 1899an hirugarren eleberri luzea argitaratu zuen, Voskreseniie (Berpiztea); hartan noble baten eta prostituta baten arteko harremanak kontatzen ditu. Hondar urteetan, halaber, kontakizun nabarmenak egin zituen, hala nola Otets Sergiy (1890-1898, Aita Sergio) edo Hadzhi-Murat (1896-1904). Urte horietan munduko alde guztietatik zetorren jendea Iasnaia Poliana-ra, idazlearen nortasunak eta ideiek erakarrita. Nekazari lanetan ari ohi zen eta, bere printzipioei leial eusteko, argitaratutako obrengatik ez zuen etekin ekonomikorik nahi. Emazteak ez zituen ez senarraren ideiak ez eta dizipuluak onartzen eta bien arteko gatazkak etengabeak ziren. Bizitzaren azkeneko hamar urteetan Tolstoiren ospea handia zen Errusian eta mundu osoan. Egoera horri ihes egin nahirik, 82 urteko zela, 1910eko urriaren 28an etxetik alde egin zuen eta hamar egun geroago Astapovoko geltokian hil zen.
Hadji-Murat
itzul.: Josu Zabaleta
Meettok, 2017
Zer da artea?
itzul.: Aritz Gorrotxategi
Meettok, 2013
Zenbat lur behar ditu gizon batek?
itzul.: Mikel Vilches
Denonartean, 2011
Zaldi baten historia
itzul.: J. L. Egiguren
Mensajero, 1998
KRITIKAK
Hadji-Murat – Ekaitz Zabala Iturbe, Begitu (2019-01-02)
Hadji-Murat – Joannes Jauregi, Berria (2018-02-25)
Hadji-Murat – Javier Rojo, El Diario Vasco (2018-01-20)
Zenbat lur behar ditu gizon batek? – Iraitz Urkulo, Berton (2014-02-26)
Zer da artea? – Alex Gurrutxaga, Berria (2013-04-28)
Zenbat lur behar ditu gizon batek? – Bixente Serrano Izko, Berria (2012-02-19)
Alegiak – Iņaki Camino, Argia (1986-01-19)
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Maialen Sobrino Lopez
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
itzul.: Jon Alonso
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua