1478-02-07 / 1535-07-06
Thomas More

More, Thomas, santua. (Tomas Moro ere deitua). Ingeles humanista eta politikaria (Londres, 1477 - Londres, 1535). Humanitate ikasketak egin zituen Oxford-eko unibertsitatean, eta Londresen zuzenbidekoak. Erasmo Rotterdamgoa eta Juan Luis Vives humanisten laguna izan zen. Politka kargu asko izan zituen: Parlamentuko kide izan zen (1504), jarauntsien kudeatzaile (1514), ondasunen diruzain (1521) eta Behe Ganbarako lehendakari (1523). 1529an erreinuko kantziler izendatu zuten Wolsey-ren ordez, baina bertan behera utzi zuen kargua handik hiru urtera, ez baitzuen Enrike VIII.aren eta Katalina Aragoikoaren arteko banakuntza onartzen. Halaber, ez zuen erregea Ingalaterrako elizaren buruzagi nagusitzat onartu (1534). Erregeari aurka egiteagatik Londresko Dorrean sartu zuten preso urtebetez; heriotza zigorra ezarri eta burua moztu zioten uztailaren 6an. Dohatsu egin zuten 1886an eta santu 1935ean. n Thomas Moreren idazlan nagusia, Utopia (1516, 1993an Piarres Xarritonek euskaratua) da, latinez argitaratua. Lan horretan gizartearen satira egin zuen eta oso eragin handia izan zuen; bertan agertzen den gizarte idealean, erlijioa teismo hutsa da eta tolerantzia erabatekoa, eta egitura komunista duen estatuaren alde egiten du Morek. Mororen beste obrak, History of King Richard III (1513), A dialogue concerning Herecies and Matters of Religion, against Tindale (1529), A dialogue of Comfort against Tribulacyon (1534) dira. n Jaieguna ekainaren 22a. ik. Utopia.
Utopia
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
itzul.: Jon Alonso
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
itzul.: Maialen Berasategi
Iraitz Urkulo
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
itzul.: Itziar Otegi
Aritz Galarraga
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez
2026 Martxoa
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua
Hainbat egile
Japoniako ahotsak
2025 Uztaila