1882-02-02 / 1941-01-13
James Joyce
Joyce, James. Idazle irlandarra, ingelesez idazten zuena (Dublin, 1882 - Zurich, 1941). Familia katoliko abertzale batean sortua. Dublingo ikastetxe katoliko hoberenetan ikasi zuen, baina ama hil eta gero (1903), familiaren ekonomia egoerak behera egin zuen. 1904an Irlandatik alde egin zuen, eta oso gutxitan itzuli zen; Zurichen, Polan eta Triesten bizi izan zen. Lehen Mundu Gerra piztu zenean Triestetik alde egin beharrean gertatu zen eta, atzera, Zurichera jo zuen. Gerra bukatu eta, 1920an, Parisen bizi izan zen hogei urtez. Han ezagutu zituen, besteren artean, Valéry Larbaud, Aragon, Eluard, T.S. Eliot, Hemingway, Fitzgerald eta Beckett. Ikusmenarekin eta alabaren osasunarekin arazo larriak izan eta gero, 1940an gerra zetorrela eta, Zurichera itzuli zen berriz eta handik urte betera hil zen. Idazlanak. Olerki liburu batekin ezagutua izan zen lehenik Joyce, Chamber music (1907, Kamera musika). Beste olerki liburu bat argitaratu zuen 1927an, Poems penyeats (Sagar-poemak penike banatan). 1918an Joyceren antzerki lan bakarra agertu zen: Exiles (Atzerriratuak). Baina mailarik gorena prosan, eleberri eta kontakizun laburretan iritsi zuen. Ipuin bilduma bat eman zuen lehenik argitara, Dubliners (1914, Dublindarrak). Hamabost ipuin dira, Joycek "epifania" deitzen zituen inspirazio uneen inguruan antolatuak; lehen hirurak haurtzaroari buruzkoak dira, hurrengo laurak gazte garaiari buruzkoak, eta beste laurak heldutasunari eskainiak. 1916an A portrait of the artist as a young man (Artistaren gaztetako portreta) argitaratu zuen, bere lehen eleberria: Stephen Dedalus gaztearen bizitzaren kontakizun errealista da, Irlandako giro itogarritik alde egiteko ahaleginena; autobiografia kutsu handia du. Baina Joyceren lanik gogoangarriena Ulysses izeneko eleberri luzea eta trinkoa da, gaur egungo eleberrigintzaren oinarrian dagoena. 1914-1921 urteetan idatzi zuen, baina, liburu lizuna zela eta, arazoak izan zituen kaleratzeko; 1922an atera zen Parisen, eta Estatu Batuetan 1933 arte ez zen argitaratu. Ulysses-ek, 1904ko ekainaren 16an, Leopold Bloomen, bere emazte Mollyren eta Stephen Dedalusen ibilien eta pentsamenduen berri kontatzen du. Liburua Homeroren Odiseari jarraiki dago antolatua, bai gaietan, bai irudietan; hizkuntza, estilo, sinbolo eta ideia oparotasun nabarmen baten bitartez, bizitzaren ospakizun eta festa gertatzen da. Joyceren azken lana Finnegan's Wake izan zen (1939); hamazazpi urtez landu zuen, eta bertan muturreraino eraman zuen Ulysses-en hasitako esperimentu bidea; hori dela eta, oso irakur zaila gertatzen da.
Ulises
itzul.: Xabier Olarra
Igela, 2015
Ostatua
itzul.: Andres Urrutia
Idatz & Mintz-7, 1984
KRITIKAK
Ulises – Jose Luis Padron, Bilbao (2022-04)
Ulises – Anjel Lertxundi, Berria (2016-05-17)
Ulises – Edorta Jimenez, Deia (2016-03-12)
Dublindarrak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2001-01-13)
Dublindarrak – Markos Zapiain, Euskaldunon Egunkaria (2000-05-27)
Dublindarrak – Javier Rojo, El Correo (2000-02-09)
Azaroak 22: McKenzie Wark Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza Iru?ean
Azaroak 28: Olga Tokarczuk Erabili goldea hilen hezurren gainetik Erronkaribarren
Azaroak 28: Amelie Nothomb Katilinarenak Donostiako Txantxerreka gaztetxean
Neska baten memoria
Annie Ernaux
itzul.: Aiora Jaka
Asier Urkiza
Rameauren iloba
Denis Diderot
itzul.: Joxan Elosegi
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
itzul.: Aiora Jaka
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Rifqa
Mohammed el-Kurd
itzul.: Eider Beobide
Ibon Ega?a
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
itzul.: Garazi Ugalde
Nagore Fernandez
Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia
itzul.: Leire Azkargorta
Jon Jimenez
Sinposioa
Platon
itzul.: Jesus Maria Arrojeria
Aritz Galarraga
Rifqa
Mohammed el-Kurd
itzul.: Eider Beobide
Irati Majuelo
Detaile xume bat
Adania Shibli
itzul.: Aitor Blanco Leoz
Irati Majuelo
Barkamena existituko balitz bezala
Mariana Travacio
itzul.: Fernando Rey
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
2024 Azaroa
Sophia de Mello / Cecilia Meireles
Poemak
2024 Urria
2024 Iraila
Aurora Bertrana
Papeete modernoa
2024 Abuztua
2024 Uztaila
Katherine Mansfield
Hamalau poema
Amat-Piniella eta Tisner
Bi liburu
2024 Ekaina
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa liburuko 6 poema
2024 Maiatza
Luisa Villalta poeta omenduko du letra galegoen egunak
2024 Martxoa
Maria Barbal
Adiskide eskoziarrari
2024 Otsaila
Mildred Kiconco Barya
Lurraren orbainak