-043-03-20 / 0017
Ovidio
Ovidio Nason, Publio. Erromatar olerkaria (Sulmona, K.a. 43 - Tomis, K.o. 17). Goi mailako familia batean jaio zen. Aitak Erromara bidali zuen erretorika ikasketak egitera. Bidaldiak egin zituen Greziara, Anatoliara, Siziliara eta Egiptora greziar kulturaz jabetzeko. Garrantzi handirik ez zuten kargu publikoetan ihardun zuen Erroman, baina kargu horiek berehala utzirik olerkia idazten hasi zen, eta horretan eman zuen bizi osoa. Mesalaren literatura taldean ibili zen eta garai hartako idazle handiak ezagutu zituen: Horazio, Galo, Propertzio. K.o. 8. urtean Augusto enperadoreak erbestera bidali zuen Itsaso Beltzaren ertzean zegoen Tomis herrira (gaur egun Errumanian), eta haren liburuak liburutegi publikoetatik kentzea agindu zuen. Ez dago garbi zergatik zigortu zuten; adituen ustez tarteko gertatu omen zen enperadorearen familian eskandaluren batean; beste batzuen ustez Augustori gaitzesgarria iruditu omen zitzaion Ars Amatoria olerki erotikoa. n Idazlanak. Amores (K.a. 20), amodiozko elegiak; Heroidas, mitologiako eta historiako emakumeek maitaleei idatzitako fikziozko gutunak; Medea, ospe handia izan zuen trajedia, gaur egun galdua; Remedia Amoris (K.o. 1, Maitasunerako erremedioa); Ars Amatoria (K.o. 1, Maitatzeko artea), erotismoari buruzkoa, hiru liburukitan argitaratua, Ovidioren lan nagusietako bat; Medicamina faciei femineæ (Emakumezkoen aurpegirako botikei buruz); Fasti (Ospakizunak), Erromako egutegiko jaiak hilabetez hilabete azaltzen dituen elegia, sei liburukitan argitaratua; Metamorphoseon libri (K.o. 2, Itxuraldaketen liburua), hexametroetan idatzitako poema epikoa, hamabost liburukitan argitaratua, greziar eta latin literaturan eta mitoetan oinarri harturik itxuraldaketari buruzko kontaerak azaltzen dituena, Ovidioren maisu lantzat joa izan dena; Tristia (K.o. 9, Tristeak), erbestean gutun moduan idatzitako olerki autobiografikoak, bost liburukitan argitaratuak; Ibis (K.o. 11), etsai ezezagun bati erasotzen dion olerkia; Epistulae ex Ponto (K.o. 13, Gutunak Pontotik), kexua adierazten duten gutunak, lau liburukitan. Ovidiok eragin handia izan zuen ez bakarrik Erromako idazleengan, baita Erdi Aroko eta Berpizkunde garaiko idazleengan ere.
Ovidiusen maita-bidea
itzul.: Andima Ibinagabeitia
Ibaizabal, 1994
Klasikoak 74
KRITIKAK
Metamorfosiak – Manu Lopez Gaseni, Deia (2002-04-12)
Metamorfosiak – Jose Luis Padron, Zabalik (2001-10-13)
Metamorfosiak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2001-09-29)
Poesia kaiera
Alfonsina Storni
itzul.: Uxue Alberdi
Alex Uriarte
Filiala
Sergei Dovlatov
itzul.: Amaia Apalauza, Aroa Uharte
Joannes Jauregi
Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui
itzul.: Ainhoa Caballero
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Chuya Nakahara
itzul.: Hiromi Yoshida
Igor Estankona
Gizakia zentzu bila
Viktor E. Frankl
itzul.: Lontxo Oihartzabal / Miren Arratibel
Javier Rojo
Caliban eta sorgina
Silvia Federici
itzul.: Edurne Lazkano / Aitor Arruti
Amaia Alvarez Uria
Hotsa eta ardaila
William Faulkner
itzul.: Asun Garikano
Joannes Jauregi
Soldataren patriarkatua
Silvia Federici
itzul.: Amaia Astobiza
Aiora Sampedro
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzul.: Xabi Borda
Igor Estankona
Hadji-Murat
Lev Tolstoi
itzul.: Josu Zabaleta
Joannes Jauregi
2018 Apirila
2018 Martxoa
Figuera, Celaya, Basaldua
Erdarazko poetak
NoViolet Bulawayo
Jo dugu Budapest
2018 Otsaila
Valentin Paz-Andrade
Uma-oncitic negarra
Alejandra Pizarnik
Hamabost poema
Muriel Spark
Atzean utzia naizen neska
2018 Urtarrila
2017 Abendua
Fatima Mernissi
38 talla da harem-a
Qissat. Palestinako emakumeen ipuinak
2017 Azaroa
2017 Urria
Rosalia de Castro
Poema antologia
2017 Iraila
Walt Whitman
Belar hostoak (zazpi kantu)
2017 Abuztua