1861-12-19 / 1928-09-13
Italo Svevo

Svevo, Italo. (Jaiotza izenaz Ettore Schmitz). Italiako idazlea (Trieste, 1861 - Motta di Livenza, 1928). Bavarian egin zituen ikasketak, eta alemaniera ikasi zuen. Banku batean hasi zen lanean eta bere lehen eleberriak, Una Vita (1892, Bizitza bat), badu giro horren arrastorik. L'Indipendiente egunkarian kritikak eta artikuluak idatzi zituen. 1898an argitaratu zuen bigarren eleberria, Senilità (Zaharreria). Bi eleberri hauen arrakastarik ezagatik etsita literatura utzi zuen aldi batez. Bitartean bankua utzi eta enpresa handi batean hasi zen lanean zuzendari gisa eta Europa osoan zehar ibili zen bidaian, Ingalaterran, Frantzian eta Alemanian bizi izan zela. 1896ean Diario per la fidanzata (Andregaiarentzako egunkaria) idatzi zuen, burgesia gogor kritikatzen zuena. 1904an Joyce ezagutu zuen eta haren eragina eta bultzada izan zuen. 1923an La coscienza di Zeno (Zenoren kontzientzia) maisu lana idatzi zuen, hasieran Joycek famatu eta gero kritikari askok goraipatu zuten eleberria, psikoanalisiaren teoria literaturara aldatzen zuena. 1927an Vino generoso, eleberri laburra, eta 1928an Una burla riuscita, ipuin bilduma, argitaratu zituen. Auto istripu batean hil zen. Hil ondoren argitaratutako liburuak: La Novella del buon vecchio e della bella fanciulla (1930, Agure onaren eta neskatxa ederraren ipuina), Corto viaggio sentimentale e altri racconti inediti (1949, Bidaia labur sentimentala eta argitara gabeko beste kontakizun batzuk), Saggi e Pagine Sparse (1954, Saiakerak eta orrialde solteak), Commedie (1960, Komediak). Svevo kultura handikoa zen; idazle errealisten, italiar, frantses eta aleman klasikoen, Schopenhauer-en eta batez ere Freuden eragina izan zuen eta bizi izan zen artean arrakastarik izan ez bazuen ere, haren ekarria garrantzi handikoa izan da XX. mendeko literaturan.
KRITIKAK
Bidaia sentimental laburra – Javier Rojo, El Correo (1998-10-28)
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Uztaila
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa