1799-06-06 / 1837-02-10
Alexandr Puxkin

Puxkin, Alexandr Sergeievitx. Idazle errusiarra (Mosku, 1799 - San Petesburgo, 1837). Nobleziako etxe bateko semea zen, eta etxeko giroak literaturarekiko zaletasuna piztu zion. Tsarskoie Selo Lizeoan (geroago Puxkin Lizeoa) egin zituen ikasketak. 1817an, San Petesburkogo Kanpo Arazoetarako Ministerioan hasi zen lanean. 1820an olerki lirikoak eta Errusiako folklorean oinarritutako Ruslan eta Liudmila poema narratiboa argitaratu zituen, oso harrera ona izan zutenak, baina idazki «iraultzaile» batzuek Errusiako hegoaldera (Ekaterinoslav eta Kishinev) erbesteratzea behartu zuten. Hurrengo urteetan, landako bizimoduaren eta Lord Byron ingelesaren olerkien eraginez, poema narratibo gehiago idatzi zituen, denak ere, erromantizismo eta musikalitate handikoak: Kavkazski plennik (1822, Kaukasoko espetxeratua), Bajchisaraiski fontan (1824, Bakhtxisaraiko iturria). 1823an Odessara bidali zutelarik, bere lan handienetako bat izan zena idazten hasi zen (1825-31): Yevgeni Onegin (1833, Eujenio Onegin), hitz neurtuzko eleberria, Puxkinen literaturagintzan mugarritzat hartu ohi dena; izan ere, eleberri horretan, erromantizismoaren kanonetatik eta Byronen heroiarekiko hasierako liluratik aldentzearekin batera, izadiarekiko eta Errusiako herriekiko atxikimendua erakutsi zuen. Eleberri horretako «errealismo poetikoa» Errusiako eleberrigintza modernoaren abiapuntutzat hartu ohi da. Bestalde, obra hori gaitzat hartuta, Txaikovskik opera bat egin zuen. 1823an ateismoaren aldeko gutun bat harrapatu zioten, eta hargatik burokrazia karguetatik kendu eta Mijailovskoi-en zuen etxean bizitzera behartu zuten, Pskov-en ondoan. Han idatzi zuen Boris Godunov hitz neurtuzko drama historiko entzutetsua, 1831n argitaratu ziotena, eta Musorgskiren izen bereko operaren oinarri izan zena. Obra hura eten bat izan zen Errusiako antzerkigintza klasikoan, estetika erromantikoaren ordez elkarrizketa errealistak, azterketa psikologiko sakonak eta historiari buruzko gogoetak baitzituen. 1827an barkamena eman ziotelarik, San Petesburgora joan zen bizitzera, eta 1830ean Natalia Gontxarovarekin ezkondu zen. Hurrengo urteetan prosaz idatzi zuen batez ere: Pugatxev-eko iraultzan oinarritutako Kapitanskaia dochka (1836, Kapitainaren alaba) eleberri historikoa da garai hartako prosaren eredu aipagarriena. Hala ere, bien bitartean, kontakizunezko olerki bat ere idatzi zuen, Pedro Handia tsar erreformatzaileari buruzkoa: Medni vsandik (1833, Brontzezko zalduna; 1841ean argitaratua). Puxkinen beste obra batzuk: Povesti pokoynogo I.P. Belkina (1830, I.P. Belkinen azken ipuinak), ipuin liburua, Pikovaya dama (1834, Piketako dama) eleberria, Txaikovskik musikarako moldatua. Puxkinek eragin handia izan zuen haren ondorengo errusiar idazleengan. Emaztearen bizimodu arinari buruzko esamesak zirela eta, baroi frantses baten aurkako dueloan zauritu eta egun batzuk geroago hil zen, 38 urte zituela.
Saltan erregea
itzul.: Jose Morales Belda
Desclče de B., 1996
Epotxak eta erraldoiak
Goiz argiarekin
itzul.: Joseba Sarrionandia
Hezurrezko xirulak, 1991
Elkar
Bohemiar kanta
itzul.: Joseba Sarrionandia
Hezurrezko xirulak, 1991
Elkar
Antxarra
itzul.: Itxaro Borda
Maiatz-12, 1986
KRITIKAK
Kapitainaren alaba – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (1997-09-13)
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
itzul.: Maialen Berasategi
Iraitz Urkulo
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor
itzul.: Itziar Otegi
Aritz Galarraga
Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins
itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez
Denbora bizigarri baterako
Marina Garces
itzul.: Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
2026 Otsaila
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua
Hainbat egile
Japoniako ahotsak
2025 Uztaila
2025 Ekaina