1859-08-04 / 1952-02-19
Knut Hamsun

Hamsun, Knut. (Benetako izena Knut Pederson). Norvegiako eleberrigilea (Lom, Gudbrandsdal, 1859 - Nørholm, Grimstad ondoan, 1952). Haurtzaro latza izan ondoren lanbide askotan aritu zen Norvegia osoan zehar. Bi aldiz emigratu behar izan zuen Ameriketara. Kopenagen bizi zela, Sult (1890, Gosea) eleberri autobiografikoa argitaratu zuen. Norvegiako literaturan benetako iraultza ekarri zuen eleberri arrakastatsu horrek; obra horretan Hamsunek bere poetika erakutsi zuen: gizartearen deskribatze molde errealistaren gaitzespena eta arimaren bizitza, inkontzientearen, ametsaren eta misterioaren goresmena. Nietzsche, Strindberg, Byron eta Dostoievskiren eragina izan zuen, eta izadira itzultze erromantikoa eta menturazko bizitza laudatu zituen bere eleberrietan: Mysterier (1892, Misterioak), Pan (1894), Victoria (1898). 1904an Bihotz basatia izeneko poema bilduma argitaratu zuen. Nekazari zibilizazioaren suntsipenak sorturiko sentimena islatu zuen bere obra nagusian: Markens grøde (1917, Lurrak emandako uzta). Sentipen primitiboak mugitzen duen arlote librea gai hartuta trilogia bat idatzi zuen: Arloteak (1927), Augusto (1930) eta Bizitza aurrera doa (1933). Bere ideiek nazionalsozialismoa onartzera eraman zuten 1930etik aurrera eta Quisling-en gobernuaren eta Norvegian sartuak ziren alemaniarren alde egin zuen. Gerra amaiturik, traizioagatik epaitu zuten eta, haren adina zela eta, hiru urtez (1945-1948) eritegi batean sartu. Bertan eguneroko bat idatzi zuen: Belarra hazten den bideetan zehar (1949). Literaturako Nobel saria jaso zuen 1920an.
KRITIKAK
Gosea – Karlos Zabala, Euskaldunon Egunkaria (1992-04-24)
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez
Basatiak
Maria Reimondez
itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Kantu leuna
Leila Slimani
itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez
Bihotzean napalma
Pol Guasch
itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
2026 Ekaina
Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak
Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua
2026 Maiatza
2026 Apirila
Maria Fernanda Ampuero
Enkantea
Samuel Beckett
Beckett euskaraz
Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona
Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea