1898-02-10 / 1956-08-14
Bertolt Brecht

Brecht, Bertolt. Idazle eta antzerkigile alemaniarra (Augsburgo, 1898 - Berlin, 1956). Munichen medikuntza ikasten hasi zen, baina gerra zela eta utzi behar izan zuen (1918). Gerra amaiturik, talde ezkertiarretan sartu zen. Max Reinhardt antzerki zuzendariaren laguntzailea Berlinen (1923), gero Piscator-en lankide izan zen (1927). Garai hartan Brechtek antzerki anarkista eta espresionista plazaratu zuen: Baal (1922), Gizona gizona da (1926). Lau soseko opera (1928), hots, John Gayren Beggar's Opera-ren moldaerak, arrakasta handia izan zuen. Hitlerrek agintea eskuratu zuenean alde egin zuen Alemaniatik. Danimarka, Suedia eta Finlandia iragan eta gero, Ameriketara iritsi zen gerratik ihesi. Erbestean Brechtek obra garrantzitsuak idatzi zituen: Sezuango gizon ona (1939), Puntika jauna eta bere morroia Matti (1940), Arturo Ui-ren igoera geraezina (1941), Mutter Courage und ihre Kinder (1941), Galileoren bizitza (1947). 1948an itzuli zen Alemaniara, eta Ekialdeko Berlinen finkatu zen. Bertan, Berliner Ensemble antzerki-taldea sortu eta zuzendu zuen. Garai honi dagozkio Kaukasoko igeltxuzko biribila lana (1948); zenbait moldaera (Sofokleren Antigona, Shakespeareren Coriolano); Hiru kontakizun luze) (1949), izen bereko operaren egokipen dena. Teoria lanetan (Antzerkirako Organon txikia 1948), literaturaren ikuspegi dialektikoaren ildotik, garbi adierazten du bere antzerkiaren funtzio didaktikoa: errealismoa, parabola edo alegoria, musika eta kantaren bitartez antzertiak kontzientzia hartzera eraman behar du ikuslea eta, azken finean, politikan esku hartzera. «Urruntze efektua» (Verfremdunseffekt) erabiltzen du bere antzertia egunerokotasunetik aldendu nahiz, gogarte eta kritikarako bide bilaka dadin. Brechtek eragin handia izan du XX. mendeko antzerkian.
Burges ttipien zazpi bekatu buruzagiak
itzul.: Sara Maio
Egan, 2010
3/4
Jenerala, zure tankea auto bat baino indartsuagoa da
itzul.: Harkaitz Cano
Literatura Unibertsala – Batxilergoa, 2000
EIZIE-Erein
Keuner Jaunaren kondairak
itzul.: Joserra Garzia
Alberdania, 1999
Etorkizuneko jendeari
itzul.: Joseba Sarrionandia
Hezurrezko xirulak, 1991
Elkar
Gaberako aterbea
itzul.: Mikel Laboa
Habe - 164, 1989
Jeneral jauna, zure tankea sendoa da
itzul.: Aitor Arana
Hotsizki - 1, 1985
Liluraren kontra
itzul.: Mikel Laboa
Habe - 36, 1984
Langille baten galderak liburu baten aurrean
itzul.: Mikel Laboa
Sustraia - 41, 1983
KRITIKAK
Kaukasiar kreazko borobila – Iratxe Retolaza, Berria (2006-07-09)
Keuner jaunaren kondairak – Javier Rojo, El Correo (1999-07-07)
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
itzul.: Idoia Santamaria
Asier Urkiza
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Irati Majuelo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
itzul.: Miren Agur Meabe
Maialen Sobrino Lopez
Herioa Venezian
Thomas Mann
itzul.: Xabier Mendiguren
Aritz Galarraga
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
itzul.: Idoia Santamaria
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
Lur mortuak
Nuria Bendicho
itzul.: Joxan Elosegi
Irati Majuelo
Poesia guztia
Safo
itzul.: Maite Lopez Las Heras
Aritz Galarraga
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya
itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez
Askatasun haizea
Javier Buces
itzul.: Markel Lizasoain
Irati Majuelo
Meditazioak
John Donne
itzul.: Patxi Ezkiaga
Mikel Asurmendi
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua
Hainbat egile
Japoniako ahotsak
2025 Uztaila
2025 Ekaina
Ford Madox Ford
Historiarik goibelena
2025 Maiatza
Palestinar poetak
Poemak Nakba egunez
Gabriel Aresti eta berak euskaratutako Internazionala osorik
2025 Apirila
Huy Can / Yusef Komunyakaa
Poemak Vietnamdik
Jean-Paul Sartre
Sartre euskaraz