MUNDU BERRIAREN KARTA I. Irladiak
Esaldi honen akaberan euria hasiko du. Euriaren ertzean haize-oihala.
Ezari-ezarian uharteak itzaliko dira haize-oihalaren begietatik; eta arraza oso baten itsas portuekiko fedea lainopean aienatuko da.
Engoiti finitu da hamar urteko gerra. Helenaren adatsa hodei urdina dugu. Troia hiria, berriz, errauts meta zuri bat ganduak zipriztindu itsas hegian.
Langarra bandatzen ari, harpa baten harien gisara. Begi lausotuak dituen gizona euria jaso eta Odisearen lehen lerroa jotzen hasi da.
MUNDU BERRIAREN KARTA |