ITSASORA ITZULTZEA Ametsak amesten diren uharte Utz gaitzazu joatera. Zure deietarik aska gaitzazu Mirari disdiratsu, Argi harri hain uhargi, Xederretan harrapatu gaituzte Eta mortura aurtiki. Ametsak amesten diren uharte zoro Galdu gaituzu.
Zure itzal freskoa agertu zitzaigunean Lurra! oihukatu genuen. Hona pausurako gomita eta Gure urratsen saria, Hemen duin eta salbo sartzen gara. Hemen gure zama uzten dugu, Eta hainbeste urteren xangrina. Erran genuen: hemen gure arimak ahantziko du. Erran genuen, genion ... Gure esperantzapean jotzen zuen larreen orlegiak. Jauna! Zein eder den itxaropena Lagunik gabe gauean Bideetan zehar herrestan dabiltzanentzat, Erran genuen, genion... Ai engainu handia! Ilusio erraldoiaI Burnia zuregana bota genuenean Amets egiten genuen.
Lehenik, gure biziko urrats galduak bildu ditugu. Bihientzat, amodioaren ildoak udalatu ditugu. Desirak, maitasun urdinak, nostalgiak Landatu ditugu. Baina hazia gatzean ehortzia genuen. Tronpatu ginen, aditzen? Lurraren errai lehorretara Bidali genuen hazia. Ametsak dauden uharte Gure bizitzaz Eta gure nahikunde debaldetaz asetzeari uko egiozu. Zure oparotasuna, uraren eta itzalaren Bihurguneak besteentzat atxik itzazu. Jadanik bizkarrez gagozkitzu. Gure bihotzetan esperantza agortu da.
Kolore erodun leihor: adios! Berriro ere gure untzia haizearen esku dago. Harekin eratze eta galtze ekarriko dugu —o eratze, o galtze— Hondorik gabeko itsaso oihukarian.. Gure biziak eskainiko ditugu, Holokostean itsasoari, gure biziak Eta azken guduka hau. Hor dira sustraituko gure eramenak, gure destinuak. Elkar borrokatzeko. Hor, papoaren sekretuan, urguilua eta Zauriak nahasiko ditugu.
ITSASORA ITZULTZEA |