AMARI
Leopoldo Maria Panero

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
Poemas del manicomio de Mondragón, 1987
armiarma.eus, 2014

 

                            (eder baten bindikapena)

 

Entzun gauetan nola zeta urratzen den
eta hosgabe erortzen den te kikara lurrera
magia bat bezala
zuk, hitz gozoak hildakoentzat baino ez dituzun horrek,
lore sorta bat daramazu eskuan
Herioren zain geratzeko, zeina
zalditik erori den, ezpain distiratsuz
gatibatzen duen zaldun batek zauriturik,
eta negar egiten du gauez maite zenuela ustez,
eta dio atera lorategira eta ikusi nola izarrak erortzen diren
eta hitz egin dezagun ahapeka ez entzuteko inork
zatoz, entzun iezadazu hitz egin dezagun gure altzariez,
arrosa bat dut tatuaturik masailean eta ahate
irudi bat den kirtendun makila,
eta gugatik ari omen du euria eta elurra geurea omen da
eta poema ahitzear denean
haur bati bezala diotsut, zatoz
diadema bat eraiki dut
(atera lorategira eta ikusiko duzu nola gauak biltzen gaituen)

 

AMARI
Leopoldo Maria Panero

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
Poemas del manicomio de Mondragón, 1987
armiarma.eus, 2014