![]() |
XX. poema Gau honetan bertso tristeenak idatz ditzaket. Adibidez: "Gaua izarniatua dago, eta astroak urrunean dardarizoz daude"
Gau-haizea ortzean jiraka dabil eta kantari. Gau honetan bertso tristeenak idatz ditzaket Nik maite izan nuen, eta, batzuetan, berak ere maite izan ninduen.
Gaur bezalako gauetan ene besoetan eduki nuen. Ortze mugagabearen pean anitzetan musukatu nuen.
Berak maitatu ninduen, eta, batzuetan, nik ere. Nola ez maitatu, bada, bere begi handi-tinkoak!
Gau honetan bertso tristeenak idatz ditzaket.. Jada ez dudala pentsa dezaket, galdu dudala pentsa dezaket. Entzun, gau galanta, bera baino galantagoa. Bertsoa arimara datorkit huntza larrera gisa.
Zer axola dio nire amodioak ezin gordetzea! Gaua izarrez dago, eta bera ez dago nirekin.
Hori da dena. Urrunean norbait kantari dago. Urrunean. Nire arima ez dago pozik hura galtzeaz.
Ene soak hurbildu nahiz bere bila dabil. Ene bihotzak bilatzen du bera eta ez dago.
Zuhaitzak zuritzen dituen gau bera, da. Gu, lehengoak, ez gara, jadanik, berberak.
Dagoeneko, ez dut maite, egia da, baina zenbatetan maite izan nuen. Nire ahotsa haizearen bila zegoen belarria ukitzeko.
Beste baterena, beste baterena izanen da lehen nire musuena gisa. Bere ahotsa eta soina. Bere begi mugagabeak.
Dagoeneko ez dut maite, egia da, baina zenbatetan maite izan nuen. Hain da laburra maitasuna eta hain luzea ahanztura.
Tenore honetako gauetan ene besoen artean eduki nuen; ene arima ez dago pozik hura galtzeaz.
Hori guztia berak eginiko azken samina izan arren, bertso hauek nik idatziriko azken bertsoak izan arren.
XX. poema |