Nabokov Miarritzen
sarrera laburrra

 

    Vladimir Nabokov Miarritzen izan zen umetan udako oporretan, 1907an aurrena eta 1909an ondoren. Bigarren aldi hartako oroitzapenak idazlearentzat bereziak izan zirenez, 1948ko uztailaren 31n First Love ipuina argitaratu zuen The New Yorker aldizkarian, eta baita gero ere Speak, Memory liburuan 1951n.

    Lehen amodioa ipuinak hiru zati ditu: lehenean San Petersburgotik Miarritzera trenez egindako bidaiaz dihardu, bigarrenean Miarritzeko hondartzako giroa azaltzen du, eta hirugarrenean kontatzen ditu Colette neskatila paristarrarekin bizi izandakoak.

    Ipuina irakurrita ohartuko zara, Nabokovek baigneur baten laguntzailearengandik ikasi zuela euskaraz miserikoletea esaten zaiola lepidopterari, eta ondoren idazleak argituko dizu noizbait zazpi izen gehiago ere topatu zituela intsektuarentzat euskal hiztegietan. Jakinekoa da, Nabokovek euskarari arreta pixka bat eskaini izan ziola; esate baterako, Lolita nobelan, 1955ean argitaratu eta halako ospea ekarri zion hartan bertan, emakumezko erizain bi (ahizpak) euskaraz mintzo dira elkarren artean, Humbert Humbert pertsonaiaren (eta narratzailearen) amorraziorako.

 

Nabokov Miarritzen
sarrera laburrra