Eugene Mouton. Aurkezpena
Kapo

Pamiela, 10, 1985
armiarma.eus, 2023

 

                Gure idazle honek, Pierre —Martin Desiré— Eugene Mouton deitua baitzen, gurasoak ez bezain izaki, Eugene Mouton sinatzen zuen soilik, argitaletxeei lana arinduz bide batez. Aita koronela izan zuen, Martinika deritzan irlan ibilia hain zuzen, urte anitzetan iduriz. Irla horretan dugu sortua, alta, Eugene, non 10 urte konplitu arte haurtzaroa iragan baitzuen, Frantziara itzultzeko eta ikasketak bukatu ondoan abokatu bezala lan egiteko 20 urtetan zehar, 1868. urte arte.

        Esaten den bezala "Probintzietan" zihardun lanean funtzionari apal zelarik, Le Figaro-n (eskuindar egunkaria) lehen lanak argitaratu zituenean. Hemen euskaraz ematen dugun istorioak, hain zuzen, zerbait aipu eman omen zion, hain suerte onez, ezen gero, nobela bilakatu zuen.

        Egunkari anitzetan idatzi zuen, batez ere, 40 urtetara iritsia aitzin, eta bereziki, La Vie Parisienne delakoan.

        Haren liburu zenbaiten izenak ematen ditugu: Nouvelles et Fantaisies bumoristiques (1876); Voyages et aventures du capitaine Marius Cougourdan (1879); Contes (1881); Aventures et mesaventures de Joel Kerbabu (1893); L'art d'ecrire et de le publier (1896); Les derniers des lions (1896).

        Itzulpena emateko, Antologie des humoristes français contemporains delako liburua erabili izan dugu: Pierre Mille, Paris Libraire Ch. Delagrave, 1912, eta informazione hau, Monte Avila Editores delakoari zor diogu: (De la Belle Epoque a Dada. 1977, Argentina).

 

Eugene Mouton. Aurkezpena
Kapo

Pamiela, 10, 1985
armiarma.eus, 2023