EGUZKI SARTZE
Fatou Ndiaye Sow

Maiatz-14, 1987
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2024

 

Soumbediouneko sakonetan

zure itxurak distiratzen du

itzal aldakorrezko

mirail batean bezala.

Uhin nakaratuek

beren zilarrezko kristalak

gatz orlegien hausturetan

paseatzen dituzte

Txoriek hegaldaka,

gauero leizean itotzen den

disko horaila

sokorritzen dute.

Baina goizaldera

leizea garraitzeaz pozik

zeruen gorenetan

berragertzen da, irabazle eta betikodun.

 

EGUZKI SARTZE
Fatou Ndiaye Sow

Maiatz-14, 1987
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2024