ITSASORA ITZULTZEA
Fadwa Touqan

Maiatz-12, 1986
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2025

 

Ametsak amesten diren ugarte Utz gaitzazu joatera.

Zure deietarik aska gaitzazu Mirari distiratsu,

Argi harri hain uhargi,

Xederretan harrapatu gaituzte Eta mortura aurtiki.

Ametsak amesten diren ugarte zoro Galdu gaituzu.

 

Zure itzal freskoa agertu zitzaigunean Lurra! oihukatu genuen.

Hona pausurako gomita eta Gure urratsen saria.

Hemen duin eta salbu sartzen gara.

Hemen gure zama uzten dugu,

Eta hainbeste urteren xangrina.

Erran genuen : hemen gure arimak ahantziko du. Erran genuen, genion ...

Gure esperantzapean jotzen zuen larreen orlegiak. Jauna ! Zein eder den itxaropena Lagunik gabe gauean

Bideetan zehar herrestan dabiltzanentzat.

Erran genuen, genion ...

Ai enganio handia ! Ilusio erraldoia !

Burnia zuregana botatu genuenean Amets egiten genuen.

 

Lehenik, gure biziko urrats galduak bildu ditugu.

Bihientzat, amodioaren ildoak udalatu ditugu.

Desirak, maitasun urdinak, nostalgiak Landatu ditugu.

Baina hazia gatzean ehortzia genuen.

Tronpatu ginen, aditzen?

Lurraren errai lehorretara

Bidali genuen hazia.

Ametsak dauden ugarte

Gure bizitzaz

Eta gure nahikunde debaldetaz asetzeari uko egiozu.

Zure oparotasuna, uraren eta itzalaren

Bihurguneak besteentzat atxikitzazu.

Jadanik bizkarrez gagozkizu.

Gure bihotzetan esperantza agortu da.

Kolore erodun leihor: adios!

Berriro ere gure untzia haizearen esku dago.

Harekin eratze eta galtze ekarriko dugu

—o eratze, o galtze—

Hondorik gabeko itsas oihukarian..

Gure biziak eskainiko ditugu,

Holokaustoan itsasoari, gure biziak

Eta azken guduka hau.

Hor dira sustraituko gure eramenak, gure destinuak.

Elkar borrokatzeko.

Hor, papoaren sekretuan, urguilua eta

Zauriak nahasiko ditugu.

 

ITSASORA ITZULTZEA
Fadwa Touqan

Maiatz-12, 1986
euskaratzailea: Itxaro Borda
armiarma.eus, 2025