SALMOAK Dohatsua izan bedi Alderdiaren konsignak segitzen ez dituen gizona, haren mitinetan parte hartzen ez duena, gangsterren mahainean jartzen ez dena ez eta ere Gerlako Kontseiluko jeneralenean. Dohatsu izan bedi bere anaia guardiatzen ez duen gizona, bere eskolako laguna salatzen ez duena. Dohatsu izan bedi iragarki komertzialak irakurtzen ez dituen gizona, beren irratiak entzuten ez dituena, beren esloganak sinesten ez dituena.
Iturri baten sahetsean landatu arbola baten pare izanen da.
SALMOAK |