BURGES TTIPIEN ZAZPI BEKATU BURUZAGI
Bertolt Brecht

euskaratzailea: Patxi Salaberri
armiarma.eus, 2014

 

(BALLETA)

 

Burges ttipi en zazpi bekatu buruzagiak

 

NAGITASUNA, bidegabekeria praktikatzean

HARROTASUNA, nork duen hoberenarena (burua ez saltzea)

HASERREA, bilaukeriaren aurrean

SABELDARRAIOTASUNA (askiestea, ezinbestekoa baino ez jatea)

HARAGIKOITASUNA (maitasun desinteresatua)

ZEKENTASUNA, lapurtzean eta engainatzean

INBIDIA, zoriontsu direnena

 

Balleta hegoaldeko Estatuetako bi ahizpen bidaia baten antzezpena izan behar da.Ahizpa horiek etxetxo bat eraikitzeko behar den dirua lortu nahi dute eurentzateta familiarentzat. Biei deritze ANNA. Bata enpresaria da eta artista bestea; bata(ANNA I) saltzen duena da, bestea (ANNA II) merkantzia. Eszenatokian zazpihirietan barreneko bira marrazturik duen arbel txiki bat dago eta, haren aurrean,ANNA punteroarekin. ANNA Iek ahizpa behin eta berriz igortzen duen merkatuetengabe aldagarria ere agertzen da eszenatokian. Zazpi bekatu buruzagiak nolaekidin erakusten duten koadroetako bakoitzaren amaieran, ANNA I dagoen lekuraitzultzen da ANNA II, eta eszenatokian Luisianako familia agertzen da: AITA, AMAeta BI SEME. Zazpi bekatu buruzagiak egitetik begiratzean lortua, etxetxoajasotzen doa haien atzean

 

AHIZPEN ABESTIA

 

Luisianakoak gara ahizpa eta biok,

Missisippiren urak ilargiaren azpian jario diren lurraldekoak,

Abestien bitartez dakikezuenez,

Eta hara itzuli nahi dugu egunen batean

Hobe gaur bihar baino.

 

Duela lau aste abiatu ginen

Hiri handietarantz, zoria tentatzera

Eta zazpi urtetan, ustez, lortuko dugu

Eta orduan itzuliko gara

Baina hobe seitan bada.

 

Zeren gurasoak eta bi anaia baititugu zain Luisianan,

Irabazten dugun dirua igortzen diegu,

Eta diru horrekin etxetxo bat eraikiko dute

Missisippiren ondoan, Luisianan.

Ez al da hala, Anna?

Bai, Anna.

 

 

Ene ahizpa polita da, ni praktikoa naiz.

Ene ahizpa zertxobait erotua dago, ni zuhurra naiz.

Egia esan, ez gara bi pertsona

Bakar bat baizik.

 

Bioi derizku Anna,

Iragan bat eta etorkizun bat ditugu,

Bihotz bat eta aurrezki-libreta bat,

Eta bestearentzat hoberena baino ez du egiten gutako bakoitzak.

Ez al da hala, Anna?

Bai, Anna.

 

 

1

 

NAGITASUNA

 

Hau da haien birundako lehen hiria eta, lehendabiziko dirua lortu ahal izateko,amarru bat darabilte ahizpa biek. Hiriko parkean barrena dabiltzalarik, senar-emazteak bilatzen dituzte. ANNA II SENARRAren gainera abiatzen da, ezagutuko balubezala; besarkatzen du, kexak aurpegiratzen dizkio, etab.; hitz gutxitan,lotsarazi egiten du, ANNA I bigarren planoan geratzen den bitartean. OrduanEMAKUMEAren kontra oldartzen da ANNA II, guardasolarekin mehatxatuz, eta bitarteanANNA I-ek dirua eskatzen dio senarrari ahizpa aldentzearen truke. Hainbatetanerabiltzen dute amarrua, oso azkar guztietan. Gero, halere, gertatzen da ezen,ahizpa bitartean emakumeari enbarazu egiten ibiliko zaiolakoan, ANNA Iekemaztearengandik urrundu duen senar bati dirua atera nahi diola; izuturik, baina,ikusten du ahizpa, lanean aritu beharrean, banku batean eseri eta lokartu egindela. ANNA Iek iratzarri egin behar du eta lanera bultzatu.

 

FAMILIAREN ABESTIA

 

Burua menperatuko al du gure Annak,

Beti izan baita erosoa eta arraro samarra,

Eta ohetik ez bagenuen ateratzenEz zegoen jaikiarazteko modurik

Eta guk beti esaten genion: nagitasuna

Bizio guztien ama da, Anna.

 

Bestalde, gure Anna

Oso neska zuhurra da,

Obedientea eta otzana gurasoekiko

Eta horregatik, sinetsi nahi dugu, ez zaio faltako

Etxetik kanpo

Beharrezko ardura.

 

 

2

 

HARROTASUNA

 

Kabaret likits bat. ANNA II eszenan sartu da, euren itxura beldurgarriagatik izutuegin duten laupabost BEZEROren txaloen artean. Xume jantzita dator, baina osooriginala den zerbait dantzatzen du; ahal duen hobekien egiten du, bainaarrakastarik gabe. Bezeroak guztiz aspertzen dira, marrazoen antzera aharraustenari dira (haien maskarek hortz ikaragarriak erakusten dituzte ahotzarren barruan),gauzak botatzen dituzte eszenategira eta halako batez lanpara bakarra ere haustendute. ANNA IIk dantzatzen segitzen du, bere arteari emana, harik eta JABEAkeszenatokitik ateratzen duen arte. Beste dantzari bat igoarazten du, SORGIN gizenbat, ANNAri txalotua izateko nola jardun behar duen erakutsi diezaion. Sorginakera arrunt eta lizun batean egiten du dantza, eta txalo ikaragarriak biltzen ditu.ANNAk ez du horrela dantzatu nahi. Halere, ANNA I, eszenatokiaren ondoan zutikzegoena eta hasieran ahizpa txalotu zuen bakarra, eta gero bere porrota, negarrez,ikusi zuena, eskatzen dioten bezala dantzatzera animatzen du. Gona erauzten dio,luzeegia baitzen, eta eszenatokira igoarazten du ahizpa berriro ere. Han dantzaegiten irakasten dio sorginak, ikusleen txaloen artean gona gehiago jazotzen dionbitartean. ANNA I da ahizpa abaildua berriz arbeltxoraino lagunduko duena,kontsolatzeko.

 

AHIZPEN ABESTIA

Baina horniturik geundenean

Barneko arropa, soinekoak eta kapelak izan genituenean,

Dantzari lana aurkitu genuen kabaret batean

Memphisen, gure bidaiaren bigarren hirian.

 

Ai, ene, Annarentzat ez zen erraza izan:

Soinekoek eta kapelek harro bilakatzen dute neska,

Eta horrela, artista izan nahi izan zuen,

Eta artea egin nahi izan zuen kabaretean,

Memphisen, gure bidaiaren bigarren hirian.

 

Eta hori ez zen

Jendeak nahi zuena.

 

Zeren jendeak ordaindu egiten du eta nahi izaten du

Zerbait erakutsi diezaioten diruaren truke

Eta neskak bere biluztasuna arrain ustela bailitzan ezkutatzen badu,

Ezin du inolako txalorik itxaron.

 

Beraz, seriotan esan nion ahizpari: Anna,

Harrotasuna jende aberatsarentzat da!

Egin ezazu eskatzen dizutena eta ez

Jende horrek eska liezazun nahi izango zenukeena.

 

Gau batean baino gehiagotan dendatu behar izan nuen.

Haren urguilua ezeztatzea ez zen batere erraza!

Eta nik kontsolatu egiten nuen eta esan:

Pentsatu Luisianako gure etxean!

Eta orduan berak zioen: Bai, Anna.

 

FAMILIAREN ABESTIA

 

Hau ez doa aurrera!

Bidaltzen dutena

Ez da etxe bat eraikitzeko adinakoa!

Guztia jaten baitute haiek!

Burua garbitu behar zaie,

Bestela honek ez du aurrera egingo!

Igortzen dutena

Ez da etxe bat eraikitzeko adina diru!

Guztia jaten baitute haiek!

 

3

 

HASERREA

 

ANNA extra horietako bat da pelikula baten filmaketan. AKTORE nagusiak, DouglasFairbanks irudiko gizona, zaldiarekin lore-otar baten gainetik egin behar dujauzi. Zaldia baldarra izanik, aktoreak jipoitu egiten du. Zaldia erori egiten daeta, azpian burusia jarri eta azukrea eskaintzen dioten arren, ezin zuti daiteke.Orduan berriro jotzen du aktoreak, eta une horretan EXTRA TXIKIA aurreratu eta,suminduta, zigorra eskutik kendu eta hura xehatzen du. Berehala kaleratzen dute.Nolanahi ere, ahizpa hurbildu eta itzultzera, aktorearen aurrean belaunikojartzera eta haren eskuan muin egitera behartzen du. Eta orduan aktoreak harengomendioa egiten dio zuzendariari.

 

AHIZPEN ABESTIA

 

Orain bai, aurrera egiten du.

Orain dagoeneko Los Ángeles-en gaude.

Eta figuranteari ate guztiak irekitzen zaizkio.

Orain ahalegintzen bagara

Eta huts egiten ez badugu,

Gelditu gabe joango gara gorantz.

 

Bidegabekeriari aurre egiten dionaInon ez dute maite,

Eta basakeriaren aurrean haserretzen zena

Oso goiz ehortzi zuten.

Nola jasan ahal izango dute

Zitalkeria onartzen ez duena?

Errudun ez dena, ziurtasunez

Lurrean garbitu beharko du hori.

 

Horregatik kendu nion ene ahizpari bere haserrea

Los Ángelesen, gure bidaiaren hirugarren hiria.

Eta ezereztatu egin nion hain garesti ordaintzen den

Bidegabekeriaren aurkako gaitzespena.

Beti esaten nion: Menpera ezazu zeure burua, Anna,

Ongi baitakizu nora daraman menperatze faltak!

Eta berak arrazoia eman eta esaten zidan:

Badakit, Anna.

 

4

 

SABELDARRAIOTASUNA

 

 

ANNA orain izar bat da. Pisua mantentzera behartzen duen kontratua sinatu du eta,ondorioz, ezin du jan. Egun batean sagartxo bat ostu eta ezkutuan jaten du, bainapisatzera doanean gramo bat gehiago ematen du, eta ENPRESARIA ileak ukitzen hasida. Aurrerantzean, ahizpak begiratzen du jan bitartean. Bi MORROI errebolberdunekzerbitzatzen dute eta azpil handitik flaskotxo bat baino ezin du hartu.

 

FAMILIAREN ABESTIA

 

Filadelfiako gutun bat dago:

Annari ondo doakio.

Irabazten ari da, azkenean.

Dantzari-kontratua sinatu du,

Asko jaten uzten ez diona.

Kostatuko zaio, oso jatuna baita.

Aski, kontratua betetzen badu!

Filadelfian ez dute hipopotamorik nahi.

Logikoa da, noski.

 

Egunero pisatzen dute.

Ai, ene, gramo bat gizentzen bada,

Haiek argi baitute abiapuntua:

52 kilo erosi dituzte

Eta gainontzekoa txarra da.

 

Baina gure Anna oso zentzuduna da!

Kontratuak kontratu izaten segi dezan begiratuko du berak.

Eta esango du: jan, finean, Luisianan jan dezakezu, Anna.

Kruasanak! Eskalopeak! Zainzuriak! Oilaskoak!

Eta ezti-bizkotxo horiek!

Pentsa ezazu Luisianako gure etxean!

Begira nola hazten den…! Pisuz pisu hazten ari da!

Eutsi, Anna,

Gormandiza kaltegarria baita.

 

5

 

HARAGIKOITASUNA

 

ANNAk orain lagun bat du, oso aberatsa dena, maite duena eta jantziak eta bitxiakoparitzen dizkiona, eta maitale bat, berak maitatzen duena eta bitxiak kentzendizkiona. ANNA Iek aurpegiratu egiten dio hori eta FERNANDOrengandik bereiz dadinlortzen du eta EDWARDi leial izan dakion.. Nolanahi ere, ANNA II egun batezkafetegi baten aurretik igarotzean, ikusi du ANNA I FERNANDOrekin dagoela eseritabertan, honek arrakastarik gabe seduzitu nahi duela. ANNA IIk ANNA I erasotzen du,lurrean borrokatzen, kale erdian aurkitu arte, EDWARD eta lagunen eta kuxkuxeroeta alprojen begien aurrean geratuz. Mutikoteek ANNAren ipurdi xarmantaseinalatzen diote elkarri, eta EWARDek ihes egiten du atsekabeturik. ANNA Iekerantzukiak egiten dizkio ahizpari eta, FERNANDOri agur hunkigarria egin ondoren,EWARDengana igortzen du berriz ere.

 

AHIZPAREN ABESTIA

Eta gizon bat aurkitu genuen Bostonen,

Ondo ordaintzen zuena, hots, maitasunagatik.

Eta eragozpenak izan nituen nik ahizparekin,

Maitatu, maitatu egiten baitzuen, baina beste bat,

Eta ordaindu egiten zion, maitasunagatik halaber.

Ene, esaten nion nik: leiala ez bazara,

Erdia baino gutxiago balioko duzu.

Ez baita marizikin bat hark ordaintzen duena,

Edertasun errespetagarri bat baizik!

 

Inoren menpeko ez den batek

Baino ezin du hori egin,

Zeren eta aberastasun-bitartekorik gabe

Ez baitago ezer irradia dezakeen emakumerik.

 

Esaten nion nik: ez zaitez bi aulkitan eseri!

Eta orduan hura ikustera joan nintzen

Eta kontatu nion liskarrak

Hondamendia zirela Annarentzat.

Inoren menpeko ez den batek

Baino ezin du hori egin,

Zeren eta aberastasun-bitartekorik gabe

Ez baitago ezer irradia dezakeen emakumerik.

 

Tamalez nik sarri ikusten nuen Fernando.

Ezer ere ez gure artean! Erridikulua!

Baina behin ikusi gintuen ahizpak

Eta orduan izan genuen iskanbila.

Maiz ahazten diren

Gauza horiek, zoritxarrez!

Egoera eragozgarriak,

Deskuidatu egiten direnentzat.

 

Eta hark ezein enpresa txiki baino baliagarriago den

Bere ipurdi zuria erakutsi zien

Banku batean eserita zeuden begiluzeei:

Harako ustekabea!

Damurik, beti dago horrelakorik

Inork ahalkea ahazten duenean!

Egoera eragozgarriak

Lan-izerdirik ez dagitenentzat!

 

A, zaila izan zen guztia konpontzea!

Fernandori agurra luzatu

Eta Edwardekin desenkusatu!

Eta gau luze haiek,

Ahizpa negarrez entzuten igaroak eta nik esaten:

Egokia da horrela, Anna, gogorra bada ere.

 

6

 

ZEKENTASUNA

 

Handik gutxira, ANNAk erreka jotzera eraman du EDWARD, eta honek tiro bat botatzendio bere buruari, eta egunkariek ANNAri buruzko artikulu laudagarriak argitaratzendituzte; haren aurrean irakurleek errespetu handiz eranzten dute kapela eta,egunkaria eskuan, segitu egiten diote, gero haiek ere erreka jotzera iristeko.Handik denbora gutxira, BESTE GAZTE batek, ANNAk berdin-berdin larrutua, leihotik

 

jauzi egiten duenean, ahizpak hartzen du parte eta urkatzera zihoan hirugarren batsalbatzen du, ANNAri dirua kenduz eta gazteari itzuliz. Eta egiten du, jendeaahizpa zokoratzen hasi delako, ospe txarra hartu baitu, zekentasuna dela eta.

 

FAMILIAREN ABESTIA

 

Egunkariek dioten bezala, gure Anna

Tennesseen dago orain, eta gizon mota guztiek

Botatzen dute burua beragatik; diru asko irabaziko du.

 

Egunkariek honelakorik diotenean,

Oso ondo dago! Honek zer esanik ematen du! Eta

Karrera egiten laguntzen dio neska bati.

 

Bere zekentasuna ikusten uzten duenak

Hutsunea sorrarazten du inguruan

Eta atzamarraz seinalatzen dute

Neurri gabe zekena dena.

Esku batek jasotzen duenean,

Bestek eman egin behar du.

Jasotzea eta ematea da bidezkoa!

Neurria neurriren,

Dio Legeak!

 

Espero dezagun Anna zuhurra izan dadila,

Ez diezaiola jendeari atorra ere ken

Eta jakin dezala ageriko zekentasuna

Beti dela errekomendazio txarra.

 

7

 

INBIDIA

 

Berriro ikusten da ANNA hiritzarra zeharkatzen; bere bidean beste ANNA BATZUKaurkitzen ditu (ANNAren maskara daramate dantzari guztiek), alferkeriara emanak,etab., hau da, debekaturik dituzten bekatu buruzagi guztiak egiten dituzteaxolagabeki. Ballet batek “AZKENAK LEHENAK IZANGO DIRA” izeneko gaia antzezten du:beste Anna guztiak argitan harrotasunez mugitzen diren bitartean, ANNA IIokerturik eta esfortzu eginez ari da arrastaka, baina gero gorantza hasten da,gero eta harrotasun gehiagorekin eta, azkenean, garaile gisa mugitzen da, besteAnnak erortzen doazen eta, sumisoki, pasatzeko tokia utzi behar dioten bitartean.

 

AHIZPEN ABESTIA

 

Gure bidaiaren azken hiria San Francisco izan zen.

Guztia atera zen ongi. Anna, halere

Nekaturik zegoen sarri askotan eta inbidia zion

Denbora ezer egin gabe igaro zezakeenari.

 

Sobornaezin eta arranditsu,

Basakeria ororen aurrean sumintzen,

Bere instintuetara eskainia, zoriontsu!

Maitatuaren maitale soilik eta

Hark behar zuena argiro onartzen!

Eta nik esaten nion ahizpa gaixoari:

 

Ene ahizpa, aske jaio ginen guztiok,

Argirantz goaz nahi izanez gero

Oilarturik doaz ergelak era askotan

Baina norantz ez dakite kirten horiek.

 

Ene ahizpa, segi eta uko egiezu

Zuk eta bestek lortu nahi izan zenituzten plazerei,

Albo batera utz itzazu eginkizun horiek guztiak

Amaiera hitsaren beldur ez direnentzat.

 

Ez ezazu jan, ez edan eta ez alferkeriatan ibil.

Jakin ezazu beti zigortzen dela maitasuna!

Zer izango da zutaz, pentsatzen duzuna eginez gero?

Ez ezazu zure gaztetasuna erabil: distira baino ez baita!

 

Ene ahizpa, segi eta ikusiko duzu nola amaieran

Samaldaren buru joango zaren.

Haiek dardarka geratuko dira

Ate itxi baten aurrean, betiereko oinazerako.

 

AHIZPAREN ABESTIA

 

Luisianara itzuli ginen orduan ahizpa eta biok,

Missisippiko urak ilargipean jario diren lekura,

Abestien bitartez dakikezuenez.

Duela zazpi urte abiatu ginen hiri handietarantz

Zoria tentatzera: eta orainLortu dugu.

Orain eraikita dago, hor dago orain.

Gure etxetxoa Luisianan,

Gure etxetxoa Missisippiren ertzean, Luisianan.

 

BURGES TTIPIEN ZAZPI BEKATU BURUZAGI
Bertolt Brecht

euskaratzailea: Patxi Salaberri
armiarma.eus, 2014