Oharra.
Nere Arruti

armiarma.eus, 2020

 

Margaret Atwood idazle kanadarrak (Ottawa, 1939-) azaroan The Guardian egunkari britaniarrean Biziki (Dearly) poema eta horren inguruko saiakera ederra argitaratu zituen (Caught-in-times-current). Poema horrek ematen dio izenburua bere azkenengo poema bildumari. Saiakeran poemaren sormen prozesua azaltzen digu: 2017ko abuztuan idatzi zuen, bere bikotea dementzia pairatzen ari zenean—gaixotasunaren ondorioz hil zen Graeme Gibson 2019an—. Saiakeran Atwoodek dio 2017ko poemak orain, igurikimen horizonte berri honetan, esanahi berriak dituela. Azken batean, azaltzen du, Il Postino filmaren protagonistaren moduan, poetak ez dira bere poemen jaun eta jabe, beharrean daudenak baizik. Maiteminduta zegoen postariak Pablo Nerudari lapurtzen zizkion poemak Il postino-n, eta keinu hori imitatuz Atwoodek guri ematen digu Dearly poema opari gisa, hots, Atwooden saiakera Sarrionandiaren bidez ere uler daiteke: idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako.

 

Oharra.
Nere Arruti

armiarma.eus, 2020