1931-02-18 / 2019-08-05
Toni Morrison

Morrison, Toni. (sortzez Chloe Anthony Wofford). Estatu Batuetako eleberrigilea (Lorain, Ohio, 1931 - New York, 2019). Albany-ko eta Princeton-eko unibertsitateetako irakasle eta New York-eko argitaletxe bateko zuzendaria izan zen. Haren liburuek, emakumeek bereziki, Estatu Batuetako gizartean bizi zuten egoera aztertzen zuten. Lehen eleberria: The Bluest Eye (1970, Begirik urdinena), begi urdinak izan nahi lituzkeen neska beltz baten istorioa. Beste batzuk: Sula (1973), Song of Solomon (1977), Tar baby (1981, Bikezko haurra), Beloved (1987, Maitea —2004an euskaraz argitaratua, Anton Garikanoren itzulpenaz—), Jazz (1992), Paradise (1997), Love (2003), Home (2012), God help the child (2015). Pulitzer saria irabazi zuen 1988an Beloved obragatik, eta Literaturako Nobel saria 1993an.
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
itzul.: Leire Vargas Nieto
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
itzul.: Mikel Hoyos Sein
Aritz Galarraga
2019 Urtarrila
Rosa Luxemburg
Gutunak Sophie Liebknechti
2018 Urria
Alejandra Pizarnik
Poesia kaiera
2018 Abuztua
2018 Uztaila
Scholastique Mukasonga
Emakume oinutsa
2018 Maiatza