UTZ NAZAZU JOATEN Utz nazazu joaten patuak nahi nauen hartara, utz nazazu joaten Gose naiz loriaz eta eguzkiz utz nazazu joaten
Ez nau ikaratuko urruneko arriskuak helburu ilunak Aurre eginen diot ilunpeari, aurre ezezagunari! ez naiz beldur
Alferkeria koldarra, to nire mespretxua nire hastioa utz nazazu joaten Burdinazko kateak, hautsi eta hankapera borroka egin nahi dut
Esklabu, txorimalo alaenak, zuen agintera ez naiz izango Lo bizi, aharrausika hil ez dut nahi, ez
Borroka egin nahi dut, sufritu egin nahi dut bizitza, etsian Borroka egin nahi dut, hil egin nahi dut tente zutik
Utz nazazu joaten patuak nahi nauen hartara utz nazazu joaten Gose naiz loriaz eta eguzkiz! utz nazazu joaten
UTZ NAZAZU JOATEN |