Luisa Villalta
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 22. zkia, 1994

 

Denboraren galtzea zoragarria da:

izan arau galtzen den ibaian galtzea

eta nire erhi-arte

dudakorren mugetan hagun xuria

lerratzen den eran xirrixtatzea.

 

Formaz hantu istantea landu,

beren ahanzmenaz eroturik diren tailuetako

ihiziaren gisa hormaturiko

humanoen eta sakonenaren oihartzun osoa.

 

Zoragarria da galtzea, galtzean galduz

errealaz biluztea

bere egia hain irreala ulertzen ez duen errealaz

desbizitzea

 

Egunerokotasunaren joria idortu

—ur xirriparen moldean zoragarrian galdua—,

uxkaili orenaren sintesia zehatza

infinitoan bizkarrez bermatzearen atseginaz.

 

Luisa Villalta
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 22. zkia, 1994