SATANI GORAZARRE
Leopoldo Maria Panero

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
Poemas del manicomio de Mondragón, 1987
armiarma.eus, 2014

 

                    «Erruki izan nire miseria luzeaz»

                     Le fleurs du mal
                     Charles Baudelaire

 

Zu, ez zarena baizik
hormako zuloa
eta bekokiko urradura
zeinak heriotza emeki dakarren:
zuk ahulak laguntzen dituzu
kristauek baino hobeto
zu izarretatik zatoz
eta herra diozu lur honi
non hilurrengo oinutsek
egunez egun bakea ematen dioten elkarri
gorotzen artean bilatzen
beren bizitzetako giltza;
nik, gorotzetik jaio nintzen honek,
maite zaitut
eta maite dut nire gorozkiak uztea zure esku hutsetan.
Zure ikurra oreina da
eta nirea ilargia:
eror dadila euria gure ahutzetan
gu biok besarkada isil eta
anker batean lotuz zeinarekin
suizidioarekin bezala, amesten dudan
aingeru eta emazte gabe

oroz biluts
salbu zure izenaz
zure musuez nire uzkian
eta zure laztanez nire buru soilean
ardoz, gernuz eta odolez bustiko ditugu
elizak
erregeen opari
eta gurutzearen azpian
ulu egingo dugu.

 

SATANI GORAZARRE
Leopoldo Maria Panero

euskaratzailea: Josu Goikoetxea
Poemas del manicomio de Mondragón, 1987
armiarma.eus, 2014