Egunerokoa Lore batek bere egunerokoa idatzi zuen; erdia uraren begirada ederrari buruz zen. urak bere egunerokoa idatzi zuen; erdia basoaren distirari buruz zen. basoak bere egunerokoa idatzi zuen, erdia, sorterri maiteari buruz zen. Kurdistanek bere egunerokoa idatzi zuenean, eguneroko osoa, hasi eta buka, ama bihozberari buruz zen: askatasunaz.
Egunerokoa |