Haziak Milioika ginen zuhaitz zaharrak ginen hazten hasi berri ziren landareak eta sustraiak
Ankarako gotorlekutik egunsentian etorri ziren sustraietatik erauzi hemendik eraman gintuzten urrunera
Bidean zuhaitz zahar askoren adaburuak ihartu ziren landare berri asko hil ziren hotzetan hazi asko zapaldu ziren oinpean galduta eta ahaztuta
Udako ibaia legez mehar hazi ginen hegazti-saldoak udazken garaian bezala urritu ginen milaka gutxi batzuetara murrizturik haizeak ekarritako haziak geneuzkan berriz mendi egartsuak erdietsi zituzten haitzetako arrailduretan ezkutatu ziren lehen euria bigarren euria hirugarren euria berriz hazi ziren
Orain basoa gara berriz ere milioika gara haziak gara landareak eta zuhaitz zaharra gotorleku zaharra hil da!
Eta orain zuk, gotorleku berriak zergatik jarri duzu lantzaren burua zure okotz pean? Ezin al gaituzu akabatu?
Baina badakit eta zuk badakizu eurirako eta haizerako hazi bat den artean baso hau ez da inoiz amaituko?
Haziak |