LOREAK NORA DIRA?
Pete Seeger

Where Have All the Flowers Gone?, 1955
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014

 

Loreak nora dira, aspaldion?

Loreak nora dira, luzarotik?

Loreak nora dira?

Neskatxek hartu dituzte.

Ikasiko al dute? O, ikasiko al dute?

 

Neskatxak nora dira, aspaldion?

Neskatxak nora dira, luzarotik?

Neskatxak nora dira?

Mutilengana joan dira.

Ikasiko al dute? O, ikasiko al dute?

 

Mutilak nora dira, aspaldion?

Mutilak nora dira, luzarotik?

Mutilak nora dira?

Gerrara abiatu dira.

Ikasiko al dute? O, ikasiko al dute?

 

Soldaduak non dira, aspaldion?

Soldaduak non dira, luzarotik?

Soldaduak non dira?

Hilerrira eramanak.

Ikasiko al dute? O, ikasiko al dute?

 

Hilerria zertan da, aspaldion?

Hilerria zertan da, luzarotik?

Hilerria zertan da?

Loreen azpian dago.

Ikasiko al dute? O, ikasiko al dute?

 

LOREAK NORA DIRA?
Pete Seeger

Where Have All the Flowers Gone?, 1955
euskaratzailea: Josu Landa
armiarma.eus, 2014