1474-09-08 / 1533-07-06
Ludovico Ariosto
Ariosto, Ludovico. Poeta italiarra (Reggio Emilia, 1474 - Ferrara, 1533). Hipolito d'Este kardinalearen zerbitzuan sartu zen ganbarako noble eta enbaxadore karguan (1503), eta orduan utzi zion latinez idazteari eta italiera hutsez hasi zen. Lehen poemak, esan bezala, latinez ondu zituen, Carmina (1493-1503) adibidez. Italieraz idatzitako lehen lan dramatikoetan Plauto eta Terenzioren eragin nabaria du: La Cassaria (1508), I Suppositi (1509). 1516an agertu zen Ferraran Orlando furioso poema epiko satirikoaren lehen argitalpena. Alfonso d'Este dukearen babesa lortzeak gogo txarrez egin beharreko lanak alde batera uzteko aukera eman zion; garai horretakoak dira horrelako lanak egin beharraz kexu ageri den eskutitzez osatutako zazpi Satirak (1517-1525), hil ondoren argitaratuak. Beste komedia batzuk ere ondu zituen: I studenti (1518), Il nigromante (1520). La Cassaria (1508) eta, batez ere, La Lena (1528) obrak komedietan garaiko gizartearen ohiturak azaldu zituen. 1532an Orlando furioso-ren beste bertsio bat azaldu zuen. Obra hori, Ariostoren hizkuntza poetikoaren joritasuna erakusten duena, Italiako berpizkunde garaiko lanik onenetakoa da.
Orlando haserre
itzul.: Lur erredakzioa
Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
itzul.: Itziar Diez de Ultzurrun
Amaia Alvarez Uria
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
itzul.: Amaia Astobiza / I?igo Roque
Irati Majuelo
Hitzak palmondo
Silvia Federici
itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
itzul.: Be?at Irastorza
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
itzul.: Xabier Kintana
Aritz Galarraga
Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma
itzul.: Aiora Jaka
Jon Jimenez
Bortxaketa
Joyce Carol Oates
itzul.: Xabier Olarra
Ibon Ega?a
Independentzien eguzkiak
Ahmadou Kourouma
itzul.: Aiora Jaka
Irati Majuelo
Emakume izoztua
Annie Ernaux
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Asier Urkiza
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
itzul.: Edorta Matauko
Nagore Fernandez
2024 Martxoa
Maria Barbal
Adiskide eskoziarrari
2024 Otsaila
Mildred Kiconco Barya
Lurraren orbainak
Sarah Kane
Zartatua/Psikosia 4.48
2024 Urtarrila
Jose Maria Arguedas
Pongoren ametsa
Antelme / Farrokhzad
Errepresiopeko hitzak
2023 Abendua
2023 Azaroa
Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak euskarari ekarriak
2023 Urria
Gabriel Arestik euskaratutako Internazionala osorik
2023 Iraila
Jon Beistegik euskarari ekarritakoak
Chopin eta Mansfield
Narrazioak
Ho Chi Minh
Gartzelako egunkaria
2023 Abuztua
2023 Uztaila
David Albahari
G?tz eta Meyer (zatia)