euskarari ekarriak

1.609 idazle / 4.104 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

-496 / -406

Sofokles


Sofokle. (Gr. Sofokles). Greziako poeta trajikoa (Kolona, K.a. 496 - Atenas, 406). Familia aberatsekoa zen eta Atenasko bizitza publikoan garrantzizko karguak izan zituen; zenbait espedizio militarretan, halaber, estratega gisa ihardun zuen. Hiriaren eta greziar kulturaren garairik gorenean, "Perikleren mendean", bizi izan zen eta Perikle, Fidias eta Herodoto haren lagunetarikoak ziren. Izpiritu irekikoa eta izaera baketsukoa zen; bere garaikideen begirunea bereganatu zuen, eta bere obrek harrera ezin hobea izan zuten. Tradizioaren arabera 123 obraren egile izan zen; antzerki lehiaketetan 24 aldiz irabazi zuen, eta beste askotan bigarren gelditu zen. Obra anitzetatik titulua eta zenbait zati besterik gorde ez badira ere, osorik iritsi diren 7 trajediek tokia eman diote trajediaren historian: Aias (K.a. 450 inguruan, Ajax); Antigonê (442 inguruan, Antigona); Oidipous tyrannos (430 inguruan, Edipo errege); Elektra (425 inguruan, Elektra); Trakhiniai (415 inguruan,Trakiniak); Philoctêtês (409 inguruan, Filoktete); Oidipous epi Kolônô (401 inguruan, Edipo Kolonan). Sofoklek gai ugari ukitu zituen bere obretan, baina parterik handiena Tebasko eta Troiako elezaharrei dagokiena da. Jainkoei ez zien Eskilok beste garrantzirik eman; baina, bestalde, ez zuen Euripideren ikuspegi arrazionalista hutsa ere. Sofokleren ustez patuaren ezinbesteko legeek baino areago kausa psikologikoek eramaten dute heroia galbidera edo moldatzen dute haren arrakasta. Sofoklerengan gizakiaren zoriontasun ezaren kontzientzia eta oinazearen aurreko duintasuna biltzen dira, baita pentsamendu arrazionala eta haren meneko ez diren indar ilunak ere. Sofoklek, bestalde, teknikaren eta poetikaren alorreko berrikuntzak ekarri zituen: protagonistaren izaera ez da osorik emana trajediaren hasieratik, aitzitik, eginez joaten da beste pertsonaiekiko harremanetan, ikusleen begien aitzinean; ekintza joria da, gorabehera gehiagoz hornitua; elkarrizketaren garrantzia geroz eta handiagoa da eta koroaren alderdiaren murrizketa; hizkuntzaren perfekzioa, baina ohiko hiztegiaz baliatzen da eta ez du Eskiloren metafora ausartarik. n Antzinateko kritikoek guztiz miretsi zuten Sofokleren obra eta Aristotelek eredutzat zuen. Ondoren Euripide hobetsia izan bazen ere, XIX. mendetik aurrera, Lessing-en eta F. Schlegel-en oharpenetan oinarriturik, haren obraren aberastasuna berriro ezagutarazten hasi zen. Sofokleren eraginaz ohartzeko, aski da pentsatzea egungo kulturaren alorrean Elektra, Antigona edo Edipo bezain garrantzitsuak eta erabiliak diren pertsonaiak, gehienbat, autore horrek bideraturiko bertsioan ezagutu direla.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Bakanteak

itzul.: Karlos Santisteban

Kriselu, 1986

Klasikoak 1

Sopokol'en antzerkiak II

itzul.: Zaitegi eta Plazao'tar Iokin

Darracq, 1958

Piloktete

itzul.: Iokin Zaitegi

Euzko Gogoa, 1957

Tarakin'go emaztekiak

itzul.: Iokin Zaitegi

Euzko Gogoa, 1957

Aiatz II

itzul.: Iokin Zaitegi

Euzko Gogoa, 1957

Aiatz I

itzul.: Iokin Zaitegi

Euzko Gogoa, 1957

Sopokol'en antzerkiak

itzul.: Zaitegi eta Plazao'tar Iokin

Pizkunde, 1946

Antigone

itzul.: Joakin Zaitegi

Lopez de Mendizabal, 1933

KRITIKAK

SopokelŽen antzerkiak – Ibinagabeitia'tar Andima'k, Euzko Gogoa (1958-03-01)

Hitzorduak

Azken kritikak

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

itzul.: Idoia Santamaria
Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

itzul.: Aiora Jaka Irizar
Irati Majuelo

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

itzul.: Miren Agur Meabe
Maialen Sobrino Lopez

Herioa Venezian
Thomas Mann

itzul.: Xabier Mendiguren
Aritz Galarraga

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

itzul.: Idoia Santamaria
Paloma Rodriguez-Mi?ambres

Lur mortuak
Nuria Bendicho

itzul.: Joxan Elosegi
Irati Majuelo

Poesia guztia
Safo

itzul.: Maite Lopez Las Heras
Aritz Galarraga

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya

itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez

Askatasun haizea
Javier Buces

itzul.: Markel Lizasoain
Irati Majuelo

Meditazioak
John Donne

itzul.: Patxi Ezkiaga
Mikel Asurmendi

Azken sarrerak

2025 Abendua

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

16 poeta
16 poeta Palestinako

2025 Azaroa

Nazim Hikmet
Poesia kaiera

Antonia Pozzi
Poesia kaiera

Saki
Sakiren ipuinak

Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura

Cecilia Meireles
Hamar poema

2025 Urria

Paul Valery
Itsas hilerria

Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea

Daniel Salgado
Lau pieza

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

2025 Iraila

Assata Shakur
Oroimenez

Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra

Benjamin Peret
Lau poema

Claude McKay
Lau poema

David Foster Wallace
Wallace euskaraz

Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak

Nicanor Parra
Poemak

2025 Abuztua

David Diop
Lau poema

Liam O'Flaherty
Jende behartsua

Donald Justice
Bi poema

Thomas Mann
Narratiba euskaraz

Hainbat egile
Japoniako ahotsak

2025 Uztaila

Xuan Bello
Hiru poema

Vladimir Vysotski
Bi kantu

Tanizkai/Gombrowicz
Bi mundu

2025 Ekaina

Ford Madox Ford
Historiarik goibelena

Manuel de Pedrolo
Irakurgai

Teresa Colom
Bost poema

Patxi Apalategi
Itzulpen lanak

Oscar Milosz
Poesia kaiera

Frank O'Hara
Poesia kaiera

2025 Maiatza

Palestinar poetak
Poemak Nakba egunez

Gabriel Aresti eta berak euskaratutako Internazionala osorik

2025 Apirila

Huy Can / Yusef Komunyakaa
Poemak Vietnamdik

Roberto Arlt
Arlt gogoan

Jean-Paul Sartre
Sartre euskaraz

Francis Scott Fitzgerald
Euskarazko lanak

[Sarrera guztiak ikusi]