euskarari ekarriak

1.614 idazle / 4.111 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1694-11-21 / 1778-05-30

Francois-Marie Arouet Voltaire


Voltaire, François Marie Arouet. Idazle frantsesa (Paris, 1694 - Paris, 1778). Erdi mailako burges familia batean sortu zen. Lege ikasketak egiten hasi zen aitaren aginduz, baina alde batera utzi zituen idazteari ekiteko, eta bere burua giro libertinoetan ezagutarazi zuen. 1717an La Bastilleko kartzelan sartu zuten Orlèans-ko Felipe erregeordea eta haren gobernua bertsotan laidoztatzeagatik. 11 hilabeteko kartzelaldi hartan La Henriade poema epikoa idatzi zuen, eta Voltaire izena erabiltzen hasi zen. 1718an, kartzelatik atera berritan, Edipo antzezarazi zuen, bere tragedia sail luzean lehena, eta arrakasta handia lortu zuen. 1720an inoiz alboratuko ez zituen negozioak egiten hasi zen (inbertsioak, espekulazioak, maileguak, etab.), eta modu horretara bizitzan zehar dirutza handia bildu zuen. 1926an familia nobleko gizaseme batekin izandako liskarraren ondorioz berriro La Bastillera eraman zuten eta handik Ingalaterrara joateko utzi zuten irteten. Ingalaterran eman zituen hiru urteetan idazle eta filosofoak ezagutu zituen (Pope, Swift, Gay, Locke) eta erregimen liberalarekiko miresmena sortu zitzaion. Frantziara itzultzeko baimena lorturik, genero desberdineko obrak argitaratu zituen: Shakespeare-ren eragina zuten zenbait antzerki --Brutus (1730), Zaïre (1731)--, "konkisten eromena" kritikatzen zuen Histoire de Charles XII (1731), kristautasunaren dogmen kritika (Epître a Uranie, (1733), etab. Frantziako erakundeen eta ohituren satira batek, Gutun filosofikoak (1734) sortu zuen eskandaluagatik, Madame de Châtelet bere amorantearen Lorraineko gazteluan babesa hartu behar izan zuen; han igarotako urteetan (1734-1749) tragedia berri asko idatzi zituen Zesarren heriotza (1735), Mahomet (1741), Mérope (1743), bai eta bestelako obrak: Discours sur l'homme poema (1738) edo zuzengabekeria salatzen duen Zadig ipuina (1747). Prusiako Federiko II.ak deiturik, Postdam-era joan zen 1750ean eta han Le Siècle de Louis XIV (1752) obra historikoa eta Micromégas ipuin filosofikoa idatzi zituen. 1753an Frantziara itzuli zen, eta La Pucelle (1755, Neskatxa) Joana Arc-ekoaren gaia umorez lantzen zuen poemak katolikoen haserrea piztu zuen. Ferney-n igaro zituen Voltairek azken urte emankorrak: Candide (1759), Leibniz-en optimismoaren aurkako ipuina; Traité sur la tolérance (1763), arrazoiaren goraipamena; Dictionnarire philosophique (1764), gizartearen, literaturaren eta erlijioaren kritika; Jeannot et Colin (1764), L'Ingénu (1767) ipuin filosofikoak, etab. Laurogeita lau urte zituela hil zen. Voltairek literatura genero asko landu zuen, guztietan bizienak ipuinak; haietan, ironiaz eta umorez, garaiko injustiziak salatzen zituen, fanatismoaren eta intolerantziaren aurka.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Tolerantziari buruzko tratatua

itzul.: Irati Bereau Baleztena

EHU, 2010

Limes 14

Irakurzaletasunaren arrisku izugarriaz

itzul.: Andres Urrutia

Idatz & Mintz-30, 2000

Gutun Filosofikoak

itzul.: Jon Sudupe

Klasikoak, 1995

Pentsamenduaren Klasikoak

Horra eta zaldia

itzul.: Igos Xan

Maiatz-8, 1985

Kandido

itzul.: Ibon Sarasola

Lur, 1972

KRITIKAK

Mikromega – Dabid Zuazalde, Argia (1988-05-22)

Hitzorduak

Azken kritikak

Poesia kaiera
Frank O'Hara

itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

itzul.: Maialen Berasategi
Iraitz Urkulo

Esker onak
Delphine De Vigan

itzul.: Aiora Jaka Irizar
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor

itzul.: Itziar Otegi
Aritz Galarraga

Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins

itzul.: Amaia Astobiza
Nagore Fernandez

Denbora bizigarri baterako
Marina Garces

itzul.: Olatz Mitxelena
Irati Majuelo

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

itzul.: Karlos Zabala
Aritz Galarraga

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

itzul.: Idoia Santamaria
Asier Urkiza

Azken sarrerak

2026 Otsaila

Marcel Schwob
Lau liburu

Bernard Dadie
Zortzi poema

Violeta Parra
Kantuak

Poeta palestinarrak
Hitz ahots

2026 Urtarrila

Adelbert von Chamisso
Lanak

Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik

Wallace Stevens
13 poema

Castelao
Castelao euskaraz

Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan

Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak

Petofi/Adonis
Hiru poema

2025 Abendua

Vassilis Alexakis
Aita

Paul Eluard
Poemak

Grace Paley
Agur eta zorte on

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

16 poeta
16 poeta Palestinako

2025 Azaroa

Nazim Hikmet
Poesia kaiera

Antonia Pozzi
Poesia kaiera

Saki
Sakiren ipuinak

Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura

Cecilia Meireles
Hamar poema

2025 Urria

Paul Valery
Itsas hilerria

Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea

Daniel Salgado
Lau pieza

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

2025 Iraila

Assata Shakur
Oroimenez

Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra

Benjamin Peret
Lau poema

Claude McKay
Lau poema

David Foster Wallace
Wallace euskaraz

Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak

Nicanor Parra
Poemak

2025 Abuztua

David Diop
Lau poema

Liam O'Flaherty
Jende behartsua

Donald Justice
Bi poema

Thomas Mann
Narratiba euskaraz

Hainbat egile
Japoniako ahotsak

2025 Uztaila

Xuan Bello
Hiru poema

Vladimir Vysotski
Bi kantu

Tanizkai/Gombrowicz
Bi mundu

2025 Ekaina

Ford Madox Ford
Historiarik goibelena

Manuel de Pedrolo
Irakurgai

Teresa Colom
Bost poema

Patxi Apalategi
Itzulpen lanak

Oscar Milosz
Poesia kaiera

Frank O'Hara
Poesia kaiera

[Sarrera guztiak ikusi]