euskarari ekarriak

1.623 idazle / 4.130 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

-480 / -406

Euripides


Euripide. (Gr. Euripidês) Greziako poeta tragikoa (Salamina, K.a. 480 - Mazedonia, K.a. 406). Bere jatorriaz, bizitzaz, eta heriotzaz datu gutxi dago. Sokrateren adiskidea zen. Filosofoen eta sofisten irakatsiak entzun zituen, poesia eta antzerkirako lanak idazten hasi aurretik. K.a. 455ean aurkeztu zituen lehen aldiz hiru obra Dionisosen omenetako lehian, Atenasen. Hirugarren geratu zen. Eskilo, bere areriorik gogorrena, urte horretan hil zen. Bizi zela ez zuten bere garaikideek aintzat hartu; baina Mazedoniako Arkelao erregearen gortean hil ondoren, bere ospea Grezia osora hedatu zen. Idatzi zituen laurogeita hamabi obretatik, hemezortzi heldu dira gaurko eguneraino. Noiz idatzi zituen, batzuetan zail da zehazten. Hiru taldetan bana daitezke obra hauek. Hasteko formaz eta edukiaz klasikoak direnak: Medea (431), Hipolito (428), Ifigenia Aulisen (405) eta Bakanteak (405). Bigarren, tragedian teknika berrikuntzak dakartzatenak: Alzeste (438), Ion (418), eta Elektra (413). Eta azkenik, garai hartan gertatzen ari zena jasotzen duten obrak: Heraklideak (430), Andromaka (426), Troiarrak (415) eta Helena (412). Oraindik beste zenbait tragedia gehitu behar dira: Hekuba (424), Erregutzaileak (424), Herakle haserre (424), Ifigenia Tauriden ( 414), Feniziarrak (410) eta Oreste (408). Data ezaguna ez bada ere, Euripidek drama satiriko bat idatzi zuen, Ziklopea. n Bere garaikideek eszeptikoa zela aurpegiratu zioten, jainkoei jaierarik ez ziela, Greziako mitoak ez zitzaizkiola axola. Gerrak ahuldutako Atenas batean, jendeak tradizioak, legeak, erakundeak, antzinakoengandik jasotako morala gutxiesten zituen unean idatzi zuen Euripidek. Nahiago zituen deskribatu gizakien grinak eta beren barneko izaera, antzinako heroien handitasun tragikoa goraipatzea baino, eta hartaz Euripidek bat egin zuen bere belaunaldikoekin. Hil ondoren lortu zuen ospea da horren lekukorik garbiena.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Bakanteak

itzul.: Karlos Santisteban

Kriselu, 1986

Klasikoak 1

Troiako Emakumeak

itzul.: Iņaki Begiristain

Antzerti-61, 1983

Medeie

itzul.: Zaitegi eta Plazao'tar Iokin

Egan, 1963

Hitzorduak

Azken kritikak

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

itzul.: Jon Alonso
Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

itzul.: Bego Montorio
Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

itzul.: Leire Lakasta
Maialen Sobrino Lopez

Basatiak
Maria Reimondez

itzul.: Nerea Loiola
Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Kantu leuna
Leila Slimani

itzul.: Nahia Zubeldia
Maialen Sobrino Lopez

Bihotzean napalma
Pol Guasch

itzul.: Ibai Sarasua Garcia
Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

itzul.: Karlos Cid Abasolo
Aritz Galarraga

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

itzul.: Iker Alvarez
Maialen Sobrino Lopez

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

itzul.: Danele Sarriugarte
Irati Majuelo

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

itzul.: Edurne Lazkano Ibarbia
Amaia Alvarez Uria

Azken sarrerak

2026 Ekaina

Ellen Kuzwayo
Soweton kondatuak

Berlin Alexanderplatz

Ingeborg Bachmann
Mendeurrena

Jose Rizal
Nire azken adioa

John Cheever
Igerilaria

Carson McCullers
Zortzi poema

Allen Ginsberg idazlearen jaiotzaren mendeurrenean Harkaitz Canok euskarari ekarritako Ulua

2026 Maiatza

Roque Dalton
Poemak

2026 Apirila

Maria Reimondezen Basatiak

Robert Desnos
Antologia

Maria Fernanda Ampuero
Enkantea

Samuel Beckett
Beckett euskaraz

Evelyn Waugh
Dickens atsegin zuen gizona

Gassan Kanafani
Gizonak eguzkitan

Laura Casielles
16 poema

2026 Martxoa

Antzerkiaren nazioarteko eguna

Elizabeth Bishopen ahotsa

Juan Gelmanen poema antologia

Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz

Cesar Vallejo
Poemak

Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala

Boris Vian
Aldarri antimilitarista

Mikhail Bulgakov
Liburu bi

Anna Akhmatova
Poesia

Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak

2026 Otsaila

Alexander Neriumen sei poema

Edorta Matauko itzultzaileak agur

Heinrich Heine
Olerkiak

Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua

Marcel Schwob
Lau liburu

Bernard Dadie
Zortzi poema

Violeta Parra
Kantuak

Poeta palestinarrak
Hitz ahots

2026 Urtarrila

Adelbert von Chamisso
Lanak

Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik

Wallace Stevens
13 poema

Castelao
Castelao euskaraz

Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan

Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak

Petofi/Adonis
Hiru poema

2025 Abendua

Vassilis Alexakis
Aita

Paul Eluard
Poemak

Grace Paley
Agur eta zorte on

Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan

16 poeta
16 poeta Palestinako

2025 Azaroa

Nazim Hikmet
Poesia kaiera

Antonia Pozzi
Poesia kaiera

Saki
Sakiren ipuinak

Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura

Cecilia Meireles
Hamar poema

2025 Urria

Paul Valery
Itsas hilerria

Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea

Daniel Salgado
Lau pieza

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

[Sarrera guztiak ikusi]