1767-06-22 / 1835-04-08
Wilhelm von Humboldt

Humboldt, Wilhelm von. Alemaniar filologoa, hizkuntzaren filosofoa eta diplomatikoa (Potsdam, 1767 - Tegel, Berlin ondoan, 1835). Zuzenbidea, ekonomia, arkeologia eta filosofia ikasketak egin zituen. Weimar-eko poetak ezagutu zituen, Goethe bereziki. Parisen bi urteko ikastaldia eman ondoren (1797-1799), Euskal Herrian bi aldiz (1800-1801) izan zen hemengo hizkuntzak erakarririk, eta Mogel eta Astarloa ezagutu zituen. Izpiritu grekoaren eta izpiritu alemanaren arteko kidetasun sakona nabarmendu zuen eta ideal klasiko humanista gauzatzen ahalegindu zen. Berlingo unibertsitatearen sortzaileetarikoa (1810) eta lehen erretorea izan zen. Prusiako enbaxadore izan zen Erroman, Vienan eta Londresen. Napoleonen gerren amaiera ekarri zuten itunetan esku hartu zuen, Prusiaren aldeko arduradun ahalguztiduna izan zelarik (1813-1815). Ministroa izendatu zuten 1818an eta, joera liberalekoa baitzen, demokraten aurkako jazarpenari aurre egin zion eta dimititu behar izan zuen (1819). Harrezkero hizkuntza ikerketari ekin zion. Izan ere, euskaraz gainera hainbat hizkuntztaz arduratu zen bere bizitzan: Ameriketako hizkuntzak, sanskritoa, txinera, hungariera, malaiera, javanera, egiptiera. Humboldtentzat hizkuntzaren gaitasuna izatez unibertsala den arren, hizkuntza bakoitzaren barne egitura (innere Sprachform) bera mintzo duen herri edo nazioaren bereizgarria da eta horrek aski eraginik badu hiztunarengan munduarekiko ikuspuntua moldatzen eta esperientziak antolatzeko nahiz sailkatzeko. Hizkuntzen egitura eta haien sailkapenari ematen dien garrantzia dela eta, hizkuntzalaritza konparatuaren sortzaileen artean eta estrukturalismoaren aitzindaritzat jo izan ohi da. Humboldten eragina handia izan da XX. mendeko hizkuntza eta antropologiari buruzko pentsamenduan (Croce, Cassirer, Chomsky). Alor honetan obra garrantzitsuak egin zituen: Über das vergleichende Sprachstudium in Bezug auf die verschiedenen Epochen der Sprachentwicklung (1820, Hizkuntzen ikerketa konparatua garapen linguistikoaren egoera desberdinen arabera). Guztiz ezaguna da Über die Verschiedenheit des menschlichen Sprachbaues und ihren Einfluss auf die geistige Entwicklung des Menschengeschlechts (Giza hizkuntzen egiturazko desberdintasuna eta beronen eragina gizadiaren garapen intelektualari dagokionez) izenburuko saioa, amaitugabe utzi zuen bere obra nagusian atariko gisa argitaratua: Über die Kawisprache auf der Insel Java (1830-1835, Java uharteko kawi hizkuntzaren gainean). n Euskara eta iberoaren arteko lotura izan zuen aztergai, garai hartan euskararen jatorriari buruz indarrean zegoen teoriaren ildotik: euskara Iberia zaharreko hizkuntza izan zen eta, ondorioz, Europako zaharrena. Gai hori aztertzen du Prüfung der Untersuchungen über die Urbervohner Hipaniens vermittelot der Vaskischen Sprache (1818, Hispaniako lehenengo biztanleei buruzko ikerketa) lanean.
Mazantini-1, 1991
Barazkijalea
Han Kang
itzul.: Gema Lopez Las Heras
Maialen Sobrino Lopez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Esker onak
Delphine De Vigan
itzul.: Aiora Jaka Irizar
Maialen Sobrino Lopez
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
itzul.: Jon Alonso
Aritz Galarraga
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Koxka bat estuago
Henry James
itzul.: Joseba Urteaga
Aritz Galarraga
Poesia kaiera
Frank O'Hara
itzul.: Be?at Sarasola
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
itzul.: Iker Alvarez
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
itzul.: Xabier Monasterio
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
itzul.: Maialen Berasategi
Iraitz Urkulo
2026 Apirila
2026 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Miquel Marti i Pol
Poemak euskaraz
Antonio Lobo Antunes
Gauzen ordena naturala
Boris Vian
Aldarri antimilitarista
Izet Sarajlic
Sarajevoko setiokoak
2026 Otsaila
Edorta Matauko itzultzaileak agur
Martha Gelhorn
Pazko bezperako gaua
2026 Urtarrila
Rafael Dieste
Intxixuen artxibotik
Juan Rulfo
Pedro P?ramo/Lautada sutan
Gustavo Pereira
Venezuelako hitzak
2025 Abendua
Susa literatura argitaletxea Durangoko liburu azokan
2025 Azaroa
Villiers de L'Isle-Adam
Esperantzaren tortura
2025 Urria
Angela Figuera
Aingeruen zuzenbidea
Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema
2025 Iraila
Manuel Curros Enriquez
Jostirudi Jainkotarra
David Foster Wallace
Wallace euskaraz
Angel Gonzalez/Andrea Camilleri
Mendeurrenak
2025 Abuztua
Liam O'Flaherty
Jende behartsua