1879-10-15 / 1915-11-04
Tomas Meabe
Meabe Bilbao, Tomas. Politikari eta idazle bizkaitarra (Bilbo, 1879 - Madril, 1915). Jatorri karlistako familia batean jaio zen. Aita Bilboko zinegotzi abertzalea izan zen, 1899an. Meabe bera ere, Sabino Aranaren jarraitzaileen artean ibili zen gazte-gaztetatik. Haren aginduz hasi zen ideia marxistak aztertzen, harik eta, ideia berrien alderdi humanistarekin liluratuta, Madinabeitia doktorearekin batera, jelkide izateari utzi eta sozialismoa hobetsi zuen arte. 1902an, La lucha de clases izeneko astekari sozialistan hasi zen idazten. Handik urte betera zuzendari izatera iritsi zen, eta astekari erdia berak betetzen zuen. Artikulu asko egin zituen, ateismoaren eta langileen alde. Jarrera hori ikusita, familiak eta inguruneak baztertu egin zuen, eta lehen alderdikide izan zituenekin eztabaida suharrak izan zituen. Antiklerikala eta antimilitarista amorratua izan zen Meabe, eta aberri ideiaren erabilera okerraren kontrakoa. 1903an, Erandioko Gazte Sozialisten Batzarra sortu zuen. Anitzetan izan zen kartzelan erregearen eta militarren kontrako iritziak azaltzeagatik, eta 1904an, 8 urteko kartzela zigorra ezarri ziotelarik, Frantziara erbesteratu zen. Hurrengo urtean, Eibarra itzuli eta atzera ipar Euskal Herrira erbesteratu beharrean aurkitu zen. Ondoren, Parisen eta Londresen bizi izan zen, tuberkulosiak jota, itzulpen urri batzuek eta artikuluek uzten zioten diru apurrarekin. Gaixotasuna indartu ahala, erbestean hil nahi ez eta Bilbora itzuli zen, lehenbizi, eta Madrila gero. Heriotzaren atarian idatzi zuen Apuntes de moribundo izeneko liburua. Bere idazlanak hil ondoren izan ziren argitaratuak: Obras (1920); Parábolas (1925), Las fábulas del errabundo (1935).
Martxoak 31: Homero eta Odisea Donostian
Apirilak 03: Roland Barthes Dolu-egunerokoa Bilbon
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
itzul.: Xabier Monasterio
Aiora Sampedro
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
itzul.: Fernando Rey
Nagore Fernandez
Girgileria
Juana Dolores
itzul.: Maider Ramirez
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred D?blin
itzul.: Anton Garikano
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
itzul.: Enara San Juan Manso
Amaia Alvarez Uria
Arturoren uhartea
Elsa Morante
itzul.: Koldo Biguri
Asier Urkiza
Arrabioen gerra
Karel Capek
itzul.: Koro Navarro
Jon Jimenez
Negu batez Mallorcan
George Sand
itzul.: Miren Arratibel / Aintzane Atela
Aritz Galarraga
Trilogia
Jon Fosse
itzul.: Joannes Jauregi
Hasier Rekondo
Amok
Stefan Zweig
itzul.: Aiora Jaka
Paloma Rodriguez-Mi?ambres
2025 Martxoa
Friedrich H?lderlinen urteurrena
<>Edgar Lee Masters<>
Hamar poema
2025 Otsaila
2025 Urtarrila
Derek Walcott/Nijole Miliauskaite
Zubia elurretan
2024 Abendua
Juan Ramon Jimenez
Hamabi poema
MPK bildumak 10 urte (Biziei ere omen)
Manuel Vazquez Montalban
Poesia kaiera
2024 Azaroa
Sophia de Mello / Cecilia Meireles
Poemak
2024 Urria
2024 Iraila
Aurora Bertrana
Papeete modernoa
2024 Abuztua
2024 Uztaila
Katherine Mansfield
Hamalau poema