euskarari ekarriak

1.316 idazle / 3.499 idazlan

  A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z  

Azken kritikak

1818-11-09 / 1883-09-03

Ivan Turgenev


Turgeniev, Ivan Sergeievitx. Errusiako idazlea (Orel, 1818 - Bougival, Paris ondoan, 1883). Aita noblea eta gudarosteko ofiziala eta ama lur jabe familia bateko alaba zituen. Ikasketak Moskun eta San Petersburgon egin zituen; hiri honetan literatura munduan murgildu zen, Puxkin eta Gogol gidari zituela. 1838an Berlina joan zen filosofia ikasketak egiteko; han idealismo alemanaren eragina jaso zuen. 1841ean, Europazale eta liberal deliberatua bilakaturik, Errusiara itzuli zen eta administrazioan lan egin zuen. Garai hartakoak dira Turgenieven lehen obrak: Parasha (1843), narrazio olerkia; Andrei Kolosov (1844), eleberri laburrak; Zuhurgabekeria (1843), antzerkia. 1845ean administrazioa utzi zuen literaturara erabat emana bizitzeko. Pauline Viardot-García kantariaz maitemindurik, 1847tik 1850era Errusiatik kanpo joan zen haren ondotik. 1852an ospea eta ezagutza ekarri zizkion Zapiski ojotnika (Ehiztariaren narrazioak) obra argitaratu zuen; liburu horretan jopuen bizitza gogorraren lekukotasuna eman zuen idazkera errealistaz. 1852an bere etxaldean egotera behartu zuen gobernuak, Gogolen heriotza zela eta egindako artikuluarengatik. Ordu arte antzerki obrak idatzi bazituen -Dirurik gabe (1846), Bizkarroia (1849), Gau bat Sorrente-n (1852)...-, handik aurrera antzerkia alde batera utzi eta poesiaz beteriko eleberri laburrak ondu zituen: Bi lagun (1854), Iakov Pasinkov (1855), Lehen amodioa (1860), etab. Turgeniev, orobat, Errusiako eleberrigile onentsuenen artean kokatu ohi da. Rudin (1856) obran bere garaiko giro intelektuala erretratatu zuen; Dvnoyanskoy genezdo (1859, Kapareen habia), noblezia zaharraren ohiturak deskribatzen zituen; Nakanune (1860, Bezperan) eta Otsy i deti (1862, Aita-semeak). Eleberri bakoitzak eztabaida sutsuak pizten zituen eta, hartaz nazkaturik, atzerrian hartu zuen bizilekua, Baden-Baden-en lehenik (1862-1870) eta Parisen gero (1871-1883), Errusian egonaldi laburrak baizik egiten ez zituela. Azkenaldi honetan bi eleberri -Dym (1867, Kea); Nov' (1877, Luberriak)-, zenbait eleberri labur eta obra lirikoak ondu zituen. Hil ondoren, Turgenieven antzerki obrarik ezagunena argitaratu zen: Hilabete bat landan. Harremanak izan zituen bere garaiko Europako idazle anitzekin: G. Flaubert, E. Zola, B. Auerbach, H. James, G. Sand... Haren hizkuntza Errusiako literaturako eredu garbienetakotzat hartua izan ohi da, Puxkin-enaren ondoren.

[Idazleari buruzko informazio gehiago]

Errusiako mintzoa

itzul.: Bingen Ametzaga

Itsaso aurrean, 2006

Susa

Aita-semeak

itzul.: Jose Morales Belda

Ibaizabal, 1999

Literatura Unibertsala 82

KRITIKAK

Aita-semeak – Felipe Juaristi, El Diario Vasco (2000-01-15)

Hitzorduak

Apirilak 25: Adiskide paregabea Oñatin

Apirilak 25: Frankenstein Zornotzan

Apirilak 27: Eszterren ondarea Zarautzen

Apirilak 27: Farorantz Lizarran

Apirilak 28: Larrua Iruñean

Maiatzak 04: Finzi-Continitarren lorategia Gasteizen

Azken kritikak

Poesia kaiera
Adrienne Rich

itzul.: Maialen Berasategi
Aitor Castro

Kristo irakiarra
Hassan Blasim

itzul.: Ana Isabel Morales
Iratxe Retolaza

Qissat: Palestinako emakumeen ipuinak
Askoren artean

itzul.: Xabier Monasterio
Alex Gurrutxaga

Kristo irakiarra
Hassan Blasim

itzul.: Ana Isabel Morales
Ibon Egaña

Idazlan guztiak
Teresa Avilakoa

itzul.: Luis Baraiazarra
Jose Luis Padron

Parranda
Eduardo Blanco Amor

itzul.: Ramon Etxezarreta
Gorka Bereziartua

Zero K
Don DeLillo

itzul.: Aritz Gorrotxategi
Alex Gurrutxaga

Azken patriarka
Najat el Hachmi

itzul.: Jexux Mari Zalakain
Amaia Alvarez Uria

Abizen berriaren historia / Ihesi doana eta gelditzen dena
Elena Ferrante

itzul.: Fernando Rey / Miren Iriarte
Alex Gurrutxaga

Azken patriarka
Najat el Hachmi

itzul.: Jexux Mari Zalakain
Alaitz Andreu Eizagirre

Azken sarrerak

2017 Apirila

Paco Souto
Hamabi poema

Primo Levi
11 poema

2017 Martxoa

Adrienne Rich
Poesia kaiera

Dylan Thomas
Poesia kaiera

Alfonsina Storni
Poesia kaiera

Otto Rene Castillo
Bost poema deserri eta maitasun

Pete Seeger
Hamahiru kantu

Antonin Artaud
Jainkoaren Judizioari Akabera Emateko

Pier Paolo Pasolini
Gramsciren errautsak

2017 Otsaila

nila northSun
Lau poema

Horacio Quiroga
Yaguaí

Ciro Alegria
Almadia bakartia

Violeta Parra
Sei kantu

Ugo Betti
Ahuntz-herriko bidegabea

2017 Urtarrila

Gabriela Mistral
Sei poema

Robert Antelme
Gizakiaren espeziea

John Berger
Hamar poema eta ipuin bat

2016 Abendua

Juan Ramon Jimenez
Barne-gaiazko animalia

Santu Casanova
Negua Korsikan

Leopold Sedar Senghor
Bi artikulu

Giovanni Boccaccio
Dekamerone tipi bat

Natsume Soseki
Gizakia

2016 Azaroa

Marcos Ana
Sei poema

Jack London
Bizi nahi

Cecilia Meireles
Hamar poema

Lau poeta galiziar
Poemak itsasotik

2016 Urria

Suheir Hammad
Bi poema eta promesa bat

Miroslav Holub
Munduko Poesia Kaiera

Stephane Mallarme
Munduko Poesia Kaiera

Nijole Miliauskaite
Munduko Poesia Kaiera

Mongo Beti
Negrotasunaren hiztegia

Alain Fournier
Emakume pozoitua

2016 Iraila

T.S. Eliot
Bost poema

Antenor Firmin
Giza arrazen berdintasunaz

2016 Abuztua

Marina Tsvetaieva
Bukaeraren poema

Youenn Gwernig
New Yorkeko hamar poema

Lezama Lima
Paradiso (pasarte bat)

[Sarrera guztiak ikusi]